Ibai Gomez aurtengo Santutxuko jaietako pregoilari

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 11a, 17:29

Larunbata egun handia izango da Santutxun. Goizean goiz, Arsuaga kalean elkartuko dira auzotarrak sukalki txapelketan eta bazkalostean Tutuki-Splash jolasa izango da koadrilentzat. 19:00ean jaitsiko dira santutxuarrak Iturriaga kaletik Basarratera Sama Siku fanfarriak eta txistulariek lagundurik. Bertan, emango die jaiei hasiera Athleticeko jokalari Ibai Gomez aurtengo pregoilariak.

LARUNBATA, uztailak 14

09:00 7. Sukalki txapelketa Arsuagan.

13:00 Sukalki txapelketaren epaimahaia.

17:00 Bazkalostean Tutuki-Splash koadrilentzako.

19:00 Bajada Karmeloko errotondatik Basarratera. Sama Siku fanfarrea eta Santutxuko txistulariak.

19:30 Pregoia Ibai Gomezek botako du.

22:30 Berbena Basarraten: Izargi. Atsedenaldian irrintzi txapelketa.

INFO + Santutxuko Jai Batzordea