Lander Fernandezen askatasuna exijitu dute Espainiak Erroman duen enbaxadan

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 11a, 17:38

Santutxuko gaztearen aldeko Elkartasun Sareak ekimena egin zuen atzo goizean Espainiako Estatuak Italiako hiriburuan duen ordezkaritzan. Elkarretaratzean haren askatasuna galdegiteko eta euroagindua bertan behera uzteko eskatu zioten enbaxadoreari helarazitako gutunean, Euskal Herriak bizi duen egoera politiko berria oztopatzeko saiakera bat dela iritzita.

Egun etxean atxilotua jarraitzen du bilbotarrak baina bisitak jasotzeko aukera du.

Alderdi politikoetako ordezkariak ezezik COBAS eta CGIL sindikatuetako kideek eta Antigone elkarteko ordezkariek ere bat egin zuten Fernandezen atxiloketa salatzeko kanpainarekin. Era berean, euroagindu eskaeraren aurkako sinadura bilketa abiatu dute Erroman.

Iturria: Branka