Santutxuko Uztaldi gaztetxea ostiralean inauguratuko dute

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 12a, 09:22

Ia ia hiru hilabeteko lan gogorrak azkenean bere fruituak eman ditu eta orain da goxo goxo ereindako haziek emandako uzta jasotzeko garaia. Ostiral honetan, uztailak 13, Santutxuko Uztaldi Gaztetxearen inaugurazioa ospatuko dute Gazte Asanbladako kideek, iluntzeko bederatzietatik aurrera, Iturriaga kaleko 14. zenbakian.

Guztiok gonbidatu gaitu inauguraziora Santutxuko Gazte Asanbladak, beraz, gerturatu eta ospatu dezagun aro berri honen hasiera.

INFO + SGA