Gaixotasun larria duen Inma Berriozabalen askatasuna aldarrikatuko dute ostiralean Santutxun

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 12a, 09:32

Enkartelada deitu dute uztailaren 13rako. Berriozabalek dozena erdi gaixotasun baino gehiago ditu eta kartzelan ezin du beharko lukeen tratua egokitasunez jaso. Elkarretaratzea Karmelo plazan egingo dute 20:00ean.

Inma Berriozabal gaixorik dagoen euskal presoaren egoera larriaz ohartarazteko eta haren etxeratzea eskatzeko enkartelada egingo dute Santutxun ostiral honetan, hilak 13.

Auzoko jaien hasieraren bezperan elkartuko dira Karmelo plazan 20:00ean Inma eta gaixorik dauden gainerako euskal preso politikoen askatasuna galdegiteko.

18/98 auzian zigortutako Berrriozabalek gaixotasun pluripatologikoa du, Jaiki Hadi gaixo dauden euskal presoen egoeraren jarraipena egin eta laguntza ematen dieten sendagileen elkarteak jakitera eman duenez. Zehazki, diabetes mellitus II, B hepatitia, bronkioetako asma, psoriasia, belaun protesia, hipertentsioa, sinusitia eta insomnio kronikoa ditu, besteak beste; eta 61 urte ditu.

Iturria: Branka