Jendetza Inma Berriozabalen askatasuna eskatzeko kontzentrazioan

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 16a, 09:26

Uztailaren 13an, enkartelada burutu zen Santutxuko Karmelo kalean, Herrira mugimenduaren parte den Inma Askatu plataformak konbokatuta. Kontzentrazioa 40 minutukoa izan zen eta 160 pertsonak parte hartu zuten, kartel eta pankartekin, Inmaren askatasuna aldarrikatuz eta euskal errepresaliatuen etxeratzea eskatuz.

Inma Berriozabal presoa, Santutxuko auzokidea, oso gaixorik egon arren, A Lamako espetxean dago oraindik (Galizian) eta 92. artikuluaren aplikazioa ukatu egin zaio.