Asteburu honetan, Santutxuko jaietan...

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 20a, 10:25

Larunbatean bakailao eta marmitako txapelketa izango dira jaun eta jabe Basarrate plazan. Igandean, berriz, harrizulatzaileen txapelketa; Euskal Herriko bikote onenak lehiatuko dira finalean. Hona hemen asteburu honetako egitarau osoa. Ondo pasa!!!

UZTAILAK 21 LARUNBATA

9:00 54. Bakailao Txapelketa eta 8. Marmitako Txapelketa, Basarraten.

10:00 Hockey Txapelketa. Benjaminak eta Alebinak, hockey pistan.

12:00 Gaztediko gaiteroak.

13:00 Bakailao eta marmitako lapikoen bilketa.

17:00 Koadrilen arteko sangria lehiaketa, Karmelo plazan.

17:30 Santutxu Alive, kontzertuak Karmelo plazan.

17:30 Hockey Txapelketa. Benjaminak eta Alebinak, hockey pistan.

18:30 Futbito Txapelketa, Briñas eskolan: finala.

19:00 Antzerkia, Basarraten, Malas Compañias taldearekin: "Ukelele jauna".

22:00 Errepresaliatuen aldeko brindisa eta kalejira, Basarraten.

22:30 Berbena, Basarraten: Aldatz. Atsedenaldian, bideoklip lehiaketako lanen erakustaldia.

 

UZTAILAK 22 IGANDEA

12:00 Ardoa Barrura fanfarrea.

12:00 Umeentzako puzgarriak, Basarraten.

13:00 Harrizulatzaileak, Basarraten: Euskal Herriko IX. Binakako Txapelketako finala.

18:00 Koadrilen arteko tribiala, Basarraten.

18:00 Nagusientzako dantzaldia, Basarraten: Cubanacan Orkestra.

20:00 Lehiaketen sari banaketa, Basarraten: tribiala, bideoklipa, kuleroak, PlayBacka, kartela, paella, herri kirolak...

22:00 Azken traka. Hurrengo urtera arte, Sangutxu!