Arratsaldeko 20:00etan enkarteladat burutuko dute Santutxuko Karmelo kalean Inma Berriozabal preso santutxuarraren eta gaixotasun larriak dituzten gainontzeko 13 preso politikoen askatasuna exijitzeko.
Iturria: BRANKA
Inma Berriozabal, Santutxuko auzokidea, larri gaixo badago ere, Galiziako A Lamako espetxean preso jarraitzen du 92. artikuluaren aplikazioa ukatu egin diotelako. Bere egoera eta gaixotasun larriak dituzten gainontzeko euskal preso politikoenak salatzeko enkartelada antolatu dute gaur, hilak 14, Santutxuko Karmelo kalean.
Berrizabal 2008ko martxoan atxilotu zuten 18/98 makrosumarioaren harira eta 12 urteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak. Hala ere, aske utzi zuten pairatzen duen gaixotasun larriaren ondorioz, 30.000 euroko bermea ordaindu eta gero. 2009ko apirilean berriro atxilotu zuten eta geroztik preso dago. Berriozabalek diabetea dauka eta ebakuntza ugari izan ditu. Espainiar legediaren 92. artikulua aplikatzea eskatu badu ere, ukatu egin diote. Artikulu horren arabera, Berriozabalek etxean egon beharko luke pairatzen duen gaixotasunagatik.