SMT: Samiño mendira igoera (martxoak 10)

bertonaldizkaria 2013ko ots. 26a, 09:19

Martxoaren 10ean Zumarragatik Samiño mendira (932m) igotzeko plana egin du, 15 kilometroko ibilbidea, Santutxu Mendizale Taldeak. Deialdi irekia da.

"Zumarragako La Antigua baselizan emango diogu hasiera ibilaldi honi. Ezaguna gehienontzat, zeren  ez duela hainbeste hortixe jaitsi baikinen Izazpi tontorretiko bueltan.

Autobusetik jaitsi ondoren, beraz, GR-120aren markei jarraiki abiatuko gara Beloki mendiaren hegoaldeko maldan barrena Sagaspe eta Elorriaga Azpikoa baserrietaraino, handik Elorriaga lepora iristeko. Marka zuri-gorriak gidari, Lepoondorainokoa egingo dugu. Behin haraino helduta, ipar-mendebalerako bidea hartuko dugu Pagotxetako leporaino (marka zuri-gorriak lagun oraindik). Aurrera eginez, eta ezelango galerarik gabe, Pagolara iritsiko gara, Samiño begibistan, jarraitu eta tontorrera iritsi arte".

Izena emateko: astelehen eta osteguneatn 19:30etatik 20:30etara.

Kontaktua: Egiluz medikua, 3 Santutxu

www.santutxumt.blogspot.com

stx.santutxumt@gmail.com

635 712 011 Ramon