Bertan behera geratu da Santutxuko etxe kaleratzea

uriola.eus 2014ko mar. 4a, 13:33
Jende andana bildu da gaur goizean Santutxu kaleko 15. zenbakian, bertan egitekoa zen etxe kaleratzea ekiditeko. Helburua lortu dute eta etxetik botako zuten emakumeari denbora gehiago eman diote zorra ordaintzeko.

Aurreko astean jakinarazi zuen Santutxuko Familia Elkarteak, auzokide batek etxetik kaleratua izateko arriskua zuela. Gaurko zegoen zehaztutaa desjabetza eta ondorioz, elakarretaratzea egin dute etxe kaleratzea salatu eta ekiditeko.

Goizeko 10:00etan hasi da jendea Santutxu kaleko 15.zenbakira hurbiltzen eta 10:15erako, Ertzaintza bertan zegoen. Etxetik botako zuten emakumea bere etxebizitzan egon da momentu oro eta protesta egiten zeuden lagunek giza harresi batekin babestu dute.

Azkenean, ertzainek alde egin dute, emakumeari zorra ordaintzeko denbora tartea luzatu diotela jakinarazi eta gero. Kaleratzerik ez! Plataformako lagunak, Santutxuko Familia Elkartekoak eta Bilduko David Lopategi zinegotziak ere parte hartu dute protestan.

Familia Elkartearen izenean Aritza Erkiziak hartu du hitza azpimarratuz, “ez dagoela eskubiderik inor bere etxetik botatzeko”. Bere esanetan, etxea husteko agindua zuen emakumeak bankuari adierazi dio zorra ordaintzeko prest dagoela eta ordainketa egin ahal izateko dauden aukerengatik galdetu duela.

Bestalde, David Lopategik gehitu du, “gaur Santutxun gertatutako atzo Guggenheimen gertatutakoaren ondorio argia” dela. Alde batetik “gobernua kapitalaren aldeko poltikak garatzen” dabilela salatu du, “herriak bere bizilagunak babesten dituen bitartean”.