2018/11/09 19:00 - 20:00

Errezitaldia

'SkizopozikS': errezitaldi hitzperimentala

'SkizopozikS': errezitaldi hitzperimentala
La Taller-Erredakzioa (Solokoetxe), Santutxu
Markos Gimenok SkizopozikS saioa egingo du La Tallerreko Erredakzioak, Solokoetxen. Umorezko showa da SkizopzikS, euskara eta gaztelaniaren arteko hitz-joko bat. Esaldiak, letrak eta hizkuntzak nahastuz "hitzekin magia" egiten du Zerorajasoa proiektuko Markusek.
 

Markos Gimeno Vesgak (Markus) 2007an abiatu zuen Zerorajasoa proiektua. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, asteleheneroko AZA (palindromo ariketa) erronka planteatuz irakurleei. Ariketa hauekin “131 AZA, Palindromo ariketak” liburua autoekoiztu zuen 2014ean, eta ariketa berri bat proposatzen jarraitzen du astero blogean.

Blogean zein Twitterren bestelako “hitzperimentutan” ere aritu izan da Markus, tartean Eskizoberbak, SkizopozikS errezitaldiaren ardatz direnak. Eskizoberbak hitz-joko bereziak dira, euskaraz eta gaztelaniaz modu homofoniko, eskizoide, eta dibertigarrian jolasten duten “poemak”.

Espektakulu honekin Zerorajasoa blogetik eszenatokira igotzen da, idatzitik irakurtzera, aho-korapilotik kantura.