2021/09/25 11:00

Topaketa

Eskalada topaketa antolatu dute bihar Karmela espazioan

Eskalada topaketa antolatu dute bihar Karmela espazioan
Karmela, Santutxu

Hiru modalitate izango dituen eskalada topaketa antolatu du biharko egunean Karmela espazioko eskalada taldeak. Maila guztietarako blokeak egoteaz gain, kutxen jolasa eta zozketa ere izango dira bertan. 

Eskalada txapelketetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea, eskalataldea@gmail.com helbidean. Norberaren bazkaria ekartzeko deialdia ere egin dute.