Prebentzio-neurriak hartzen ari da egunotan ibaiak gainezka egin dezakeelako
2019-02-19 12:25 Udal gaiak BilboBihartik aurrera marea biziak iragarrita daudenez, Bilboko Udala prebentzio-neurriak hartzen ari da ibaiak gainezka egiten badu ahalik eta endredorik txikienak eragiteko. Gogoratu behar da, uhartea egiteko arrazoietako bat hori ekiditzea zela, baina ez du inolako eraginik izan.
‘Mari Makeda’, ‘Konekta zaitez’ eta ‘Zorrozgoiti Amestuz’ proiektuek irabazi dituzte ‘Bilbao Balioen Hiria’ sariak
2019-02-19 09:58 Udal gaiak BilboBakoitzari 4.000 euro egokitu zaizkio antzeko ekimenak garatzeko.
Udalak igeriketa kurtsoen ratioak berriskusteko konpromezua hartu du EH Bilduk aurkeztutako mozioaren ondorioz
2019-02-14 10:43 Udal gaiakUdal Gobernuak Bilbao Kirolak-en ematen diren igeriketa kurtsoen ratioak “txikitzeko asmotan”, hauen berriskuketa egitera konprometitu da gaur. Honen bitartez, EH Bilduk pasa den urtarrilean “ratio altuak” salatzeko aurkeztuta mozioari erantzuna eman dio Udalak Pasa den urtarrilaren 31ko Udalbaltzan, EH Bilduren Udal Taldeak Bilbao Kirolaken ematen diren igeriketa kurtsoen ikasle/monitore “ratio altuak” jeisteko mozioa aurkeztu zuen, […]
UdalBerrik Bilboko osasun zentroen saturazioari aurre egiteko neurriak eskatu ditu
2019-02-14 09:44 Udal gaiakAhal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiek osatutako udal-taldeak otsaileko osoko bilkuran Bilboko osasun zentroen saturazioari aurre egiteko proposamena defendatuko du.
Bilboko alkateak Artxandako udal futbol-zelaiko instalazio berriak inauguratu ditu
2019-02-14 08:22 Udal gaiak BilboEraikinak 140 metro koadro dauzka, eta 3 aldagela, komun banarekin, eta mugikortasun urrituko pertsonentzat egokitutako beste komun bat ere bai. Instalazioetan, gainera, bada 30 metro koadroko areto bat, altzariz hornitua, kirolariek ikasgela moduan erabil dezaten entrenamendu arteko denboran.
Bizkaiko Erizanen Elkargoak Hiriko Urrezko Domina jasoko du
2019-02-12 10:01 Udal gaiak BilboBilboko Udalaren golardorik gorena emateko ekitaldia barikuan egingo da, otsailak 15, horren aldez aurreko onarpenerako berariaz deitutako Ezohiko Udalbatzarraren ondoren.
Hildako bat egon da Bilboko kaleetan 2018an
2019-02-07 10:33 Udal gaiak BilboAutoek 155 pertsona harrapatu dituzte azken urtean, gehienak 60 eta 79 urte bitartekoak.
Bilboko bidegorrien egoera salatu dute Biziminuto lehiaketan
2019-02-07 09:54 Udal gaiak BilboBiziz bizi elkarteak urtero antolatzen duen bideo lehiaketan bizikletak dira protagonistak. Aurten, beste urte batez, hiriko bidegorrien egoera txarra izan da jorratu duten gaietako bat.
Done Petri Plaza birmodatzeko proiektuaren harira
2019-02-06 17:37 Udal gaiakDeustuarron aldarrikapen historikoa da herritarron bilgune izango den herriko plaza eskuratzea eta, horri helduta, Deustuko Gazte Asanbladak, mahaigainean jarritako berrikuntzen inguruko analisi labur bat egin nahi du.
Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Nagusi (HAPN) berria tramitatzen hasiko dira
2019-02-05 10:18 Udal gaiak BilboPlanaren oinarriak dira herritarren partaidetzarako asmo handiko programatik eratorritako planaren Aurrerapenean jaso ziren helburuak eta proposamenak.
Bilboko Udal Etxebizitzak 40 etxebizitza eskuratu ditu Boluetan
2019-01-25 10:06 Udal gaiak Santutxu40 etxebizitza horietatik, 8 hirigintza-eragiketaren ondorioz ordezko bizitokiak emateko izango dira, eta gainerakoak Etxebiden izena emandako etxebizitza-eskatzaileei esleituko zaizkie.
Bi igogailu ezarriko dituzte Olabeagan, eta beste hirugarren bat Zabalan
2019-01-23 10:23 Udal gaiak BilboBi elementu mekaniko berri jarriko dituzte Olabeagarako, eta beste bat Zabalarako, auzo horietatik erdialderaino oinezkoentzat diren ibilbideak hobetzeko, eta garraio publikoarekiko eta era bateko eta besteko zerbitzuekiko konexioa hobetzeko.
FEVEko geltokiaren lurperatzearen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur
2019-01-22 11:16 Udal gaiak ZorrotzaZorrotzako auzotik igarotzen den FEVEko trenbidearen eta geltokiaren lurperatzearen aldeko elkarretaratzea antolatu dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, Zorrotzako geltokian bertan.
Datozen bi urteetan, gutxienez zazpi hotel irekiko dituzte Bilbon
2019-01-21 13:15 Udal gaiakZazpi dira beraien ateak zabaltzeko lanean ari diren hotelak. Beste hiru konpainiak, aldiz, begiz jota dituzte zenbait eraikin, beraz baliteke aurki zabalduko diren hotelen zenbakiak gora egitea.
Zubizurin ez labaintzeko alfonbra eta beirak berriro aldatuko dituzte
2019-01-16 10:51 Udal gaiak BilboOinezkoei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko, lanak aste osoan zehar egingo dira, eta tarteka. Goizez beirakiak konponduko dira, eta horiek konponduta, alfonbra jarriko da zatika, gauez. Zubiaren eskuinaldetik hasiko dira, Campo Volantinetik gertuen dagoen aldean.