Mercabilbaok eta Bilboko Portuak Costa Rikako ordezkaritza baten bisita jaso dute

  Udal gaiak  Bilbo

Mercabilbaok eta Bilboko Portuak Costa Rikako ordezkaritza baten bisita jaso dute

Jorge Zamora Costa Ricako Merkataritza Sustapen Zuzendariak interes berezia erakutsi du produktu exotikoen eta Mercabilbaoren eraginpeko inguruan produktu horien merkataritzak erakusten duen gorako joeraren aurrean, lankidetzarako tartea dagoela egiaztatuz eta lankidetza horretarako prestasuna erakutsiz.

Gaur hasiko dira FEVE lurperatu osteko urbanizazio lanak Iralan

  Udal gaiak  Errekalde

Gaur hasiko dira FEVE lurperatu osteko urbanizazio lanak Iralan

Gordoniz zubiaren eta Eskurtze plazaren arteko espazioa atontzen hasiko dira. 35.000 metro karratuko eremua da eta urigunea eta Irala lotuta geratuko lirateke Sabino Aranatik eta Errekaldetik joanda. Proiektua gauzatzeko 10 hilabeteko epea dago eta aurrekontua 4,4 milioikoa izango da.

EH Bilduk, UdalBerrik eta Goazenek 'Bilbao' aldizkarian animalienganako tratu txarren apologia egitea kritikatu dute

  Udal gaiak  Bilbo

EH Bilduk, UdalBerrik eta Goazenek 'Bilbao' aldizkarian animalienganako tratu txarren apologia egitea kritikatu dute

Beste urte batez diru publikoz ordaindutako komunikabide batean zezenketei lekua egingo zaiela salatu dute "nahiz eta egunkariko langile askok ere erabakia salatu".

Udalak lankidetza-hitzarmena berritu du Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroarekin

  Udal gaiak  Bilbo

Udalak lankidetza-hitzarmena berritu du Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroarekin

Urteko hitzarmena berritzearen helburua da Bilbon eta Bizkaian dagoen emakumeen dokumentazio eta ikerketa zentro bakarrak azken 24 urteotan garatu duen lana sendotzea eta sustatzea. Zentroa doan eskaintzen du aholkularitza eta genero eta berdintasunaren inguruko ikerketetan espezializatutako material bibliografikoen, dokumentalen eta ikus-entzunezkoen kontsulta eta mailegua.

BECk hartuko du 2019an Europako haize-energiaren arloko azokarik "garrantzitsuena"

  Udal gaiak  Bilbo

BECk hartuko du 2019an Europako haize-energiaren arloko azokarik "garrantzitsuena"

WindEurope Conference & Exhibition du izena azokak eta 2019ko apirilaren 2tik 4ra bitartean egingo da Bilbao Exhibition Centren. 8.000 profesionalek eta 50 herrialdetako 400 enpresek parte hartuko dute. Erakusketek eta hitzaldiek sektoreko profesionalen jakintza eta merkatal hartu-emanak egiteko beharrei erantzungo diete.

Udalak 66 bizitoki dotazional eraikiko ditu Ametzola auzoan

  Udal gaiak  Deustualdea

Udalak 66 bizitoki dotazional eraikiko ditu Ametzola auzoan

2017 eta 2019 urteen artean gauzatu eta guztira 160 bizitoki dotazional eraikitzea aurreikusten duen proiektuaren lehenengo fasea da oraingo hau. Proiektua Bilboko udal etxebizitzen parkea handitzeko proiektuaren barruan dago. Lehenengo fase honetarako aurrekontua 9,49 milioi eurokoa da.

Uribarriko Auzoko Bihotza proiektuari urte amaieran helduko diote La Pinza eta tren geltoki zaharra eraberrituz

  Udal gaiak  Uribarri

Uribarriko Auzoko Bihotza proiektuari urte amaieran helduko diote La Pinza eta tren geltoki zaharra eraberrituz

Uribarriko Auzoko Bihotzaren eraldaketak 13.000 metro karratu hartuko ditu. Helburua da auzoko plazen sarea batzea: Etxebarria parkea, Harritxoen plaza, Eskolen plaza, Jesus Intxausti Uzturre plaza eta Damian Gonzalez eta La Pinzan egingo den egonlekua. Lanok lau fasetan egingo dira 8 hilabeteko epean. Aurrekontua 1,2 milioi eurokoa da.

Martxan dira udako auzo-jolastokiak ume eta nerabeentzako 3.825 plazekin

  Udal gaiak  Bilbo

Martxan dira udako auzo-jolastokiak ume eta nerabeentzako 3.825 plazekin

Gazteak udan jarduera ludikoekin eta kirolekin ondo pasatzeko aukera eskainiko dute udako jolastokiek. Euskara eta ingelesa aisialdian sustatzea du helburuetako bat. Aurten arreta berezia eman zaie ahultasun egoeran eta estutasun ekonomikoan dauden familietako adingabekoei.

Udal Portu Agintaritzaren Egoitza hotel "berezi" batean transformatuko dute

  Udal gaiak  Uribarri

Udal Portu Agintaritzaren Egoitza hotel "berezi" batean transformatuko dute

Ekipamendu pribatu modura sailkatzeko izapideak hasi ditu Udalak. Olabarri bezala ere ezaguna den jauregiak hotelaren jarduera izan dezakela aditzera eman du Udalak. Bere berezitasun arkitektonikoari eutsiko dio.

Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoan hiriko baratz ekologikoren ustiapena zozketa bidez esleitu dute

  Udal gaiak  Otxarkoaga - Txurdinaga

Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoan hiriko baratz ekologikoren ustiapena zozketa bidez esleitu dute

Doakoa izan da eta 198 pertsonek hartu dute parte. Auzoan luzaroan langabezian daudenek, irabazi asmo bako elkarteek eta desgaituek jorratuko dituzte. Ortuetan lortutako produktuak autokontsumorako bideratuko dituzte eta ezin izango dizkiote beste inori saldu.

Udalak harrera egin die Bilbon uda pasako duten Saharako eta Europa Ekialdeko umeei

  Udal gaiak  Abando - Indautxu

Udalak harrera egin die Bilbon uda pasako duten Saharako eta Europa Ekialdeko umeei

Bilboko Udalak hitzarmen batzuk berritu ditu ume hauek uda Euskadin pasatzea ahalbidetzen duten elkarteentzat. Esker oneko hitzak izan ditu 54 harrera-familiarentzat ETA Oporrak Bakean programarekin lotu du Bilbo Balioen Hiria proiektu estrategikoa.

30km/h-ko muga ezarriko da lehenengo aldiz autoentzat Bilboko Kastaños auzoan

  Udal gaiak  Uribarri

30km/h-ko muga ezarriko da lehenengo aldiz autoentzat Bilboko Kastaños auzoan

Europako beste hiri batzuetan abian jarri duten ekimen hau burutzeko partaidetza-prozesu bat bideratu du Udalak. Auzotik zehar ibiltzen diren autoen abiadura murrizteko europar kuxinak, oinezkoentzat pasabide berriak, espaloi zabalagoak eta bidegorria desbideratuko dute. Lanak uztailean amaituko dituzte.

Txurdinagako Ekobulevarra oinezkoentzako kale-sarearen proiektua aurkeztu dute

  Udal gaiak  Otxarkoaga - Txurdinaga

Txurdinagako Ekobulevarra oinezkoentzako kale-sarearen proiektua aurkeztu dute

Auzoko Bihotzak proiektuaren baitan egindako proposamena da Txurdinagako Ekobulevarra oinezkoentzako kale sarea. Otxarkoaga eta Santutxu auzoetara konektatuta egongo da eta hiru ardatz nagusi izango ditu: aisialdia, bizitza-kalitatea eta kirola.

Azken Leptospira analisiek negatibo emanda, iItsasadarrerako protokoloa prestatzeari ekin dio Udalak

  Udal gaiak  Bilbo

Azken Leptospira analisiek negatibo emanda, iItsasadarrerako protokoloa prestatzeari ekin dio Udalak

Bilboko Udalak lasaitasun mezua zabaldu die itsasadarra erabiltzen duten hiritarrei eta enpresei. Uraren analisiak egin dituen lau gunetan ez da ageri Leptospira bakterioaren arrastorik. Hortaz, "alarma hutsak" baztertzeko eskaria luzatu du Aburto alkateak eta gogorarazi du itsasadarra ur gaineko itsas-jardueretarako gune "zoragarria" dela, baina ez dela bainua hartzeko eremua. Udala hasi da itsasadarreko jarduerak burutzeari eta kudeatzeari buruzko protokoloa prestatzen. 

Zinegotzien pribilegioak "ez dira ez onartu ez zozketatu behar" Udalberriren arabera

  Udal gaiak  Bilbo

Zinegotzien pribilegioak "ez dira ez onartu ez zozketatu behar" Udalberriren arabera

Bilbao BBK Live jaialdirako Udalberri koalizioko zinegotziek jaso dituzten gonbidapenei uko egin diete. EH Bilduk gonbidapenak hiritarren artean zozketatzea erabaki duen bitartean, Udalberri ez da zozketatzearen alde azaldu.