Zezenketen beherakada nabaria Bilbon
2019-08-28 11:45 Udal gaiak BilboBilboko Aste Nagusia bitartean Vista Alegre zezen plazan egin diren zezenketek oso ikusle gutxi izan dituzte.
San Mameseko kiroldegi berria protesten artean inauguratu dute
2019-07-19 13:00 Udal gaiak BilboInstalazio berriek 4.800 m2 baino gehiago eskaintzen dizkiete bilbotarrei, bereziki Basurtu, Altamira eta Zorrotzako auzokideei. Bilboko polikiroldegietako langileak bertan egon dira protesta egiten lan baldintza duinak lortzeko nahiarekin.
Etxebarria parkea berritu dute
2019-07-10 12:49 Udal gaiak BilboRunning ibilbide bat egokitu da, 2,2 km-koa, lehendik parkean bertan zeuden bideak erabiliz. Eta, gainera, 20 habia-kutxa ezarri dira, eta parkearen historia eta parkeko florari eta faunari buruzko informazioa ematen duten panelak ere bai.
EH Bilduk Bilboko Udal Gobernuari BBK Live jaialdiak lan baldintza duinak ezartzeko neurririk hartzen duen galdetuko dio
2019-07-09 11:44 Udal gaiak BilboBilboko EH Bilduk BBK Live jaialdira zuzendutako diru-laguntza zein den eta lan baldintza duinak ezartzeko neurririk hartzen duen galdetuko dio Bilboko Udalari. Bilboko EH Bilduk BBK Live-ko VIP sarrerak Uriola eta Naiz Bilbotarra komunikabideei emango dizkie herritarren artean zozkatzeko.
Juan Mari Aburto Bilboko alkate berraukeratu dute
2019-06-17 10:04 Udal gaiak BilboLarunbatean egin zuten Bilboko Udala eratzeko osoko bilkura eta bertan Juan Mari Aburto alkate berraukeratu zuten, PSEren aldeko botoekin.
Abusu - La Peña izen ofiziala izan dadin
2019-05-15 13:53 Udal gaiak2019an Bilboko Abusu auzoaren izen ofiziala La Peña da oraindik eta bakarrik.
Begoñako igogailuaren dorrea konponduko dute
2019-05-14 10:40 Udal gaiak BegoñaldeaBilboko Udalak, modu subsidiarioan, Begoñako igogailuaren dorrea konponduko du, oposizioan dauden taldeek askotan eskatu diotena aurrera eramanez. Elementu ezegonkorrak kenduko dituzte eta egitura konpondu, zatirik erori ez dadin.
Erriberako pasealekua berriro ireki dute
2019-05-10 13:01 Udal gaiak DeustualdeaBehin-behineko soluzio bat izango da, ibai eskuinaldean dagoen erriberako pasealekua. Hala, oinezkoek gaurtik aurrera erabili ahal izango dute, harik eta Zorrotzaurreko batzorde kudeatzaileak, kaien urbanizazioaren arduradun izanik, behin betiko obrari ekin arte.
Bilboko Udaltzaingoak 6 desfibriladore jarri ditu beste horrenbeste patruila-autotan
2019-04-08 11:01 Udal gaiak BilboDesfibriladorea duten ibilgailuek pegatina bat edukiko dute itsatsita atzeko aldeko albo banatan; hartara, herritarrek erraz identifikatu ahal izango dituzte, beharra izanez gero. Udaltzainek prestakuntza jaso dute jakiteko desfibriladorea zelan erabili behar den
Bilboko Zabalgarbiren TMBa geldiarazi dute, langileak legionellaz kutsatuta
2019-03-07 10:17 Udal gaiakELA sindikatuak zabaldu duenez, otsailaren 7an Bizkaiko zaborrak Zabalgarbi erraustegira sartu aurretik tratatzen dituen Arraiz TMBko langile bat ospitaleratu zuten, legionellan positibo emanda. Kasua urtarrilaren 28an antzeman zen eta eta protokoloari jarraikiz TMBko instalazioetako ur-analitikak egingo ziren. ELAk salatu du Osalanek otsailaren 13an TMBko zuzendaritzari jakinarazi arren dutxetan legionella arrastoak aurkitu zituela, hala ere enpresak langileei ezkutatu egin ziela albistea.
Hiri-antolamenduko Plan Orokor berria onartu dute
2019-02-28 13:35 Udal gaiak BilboBilbok behin betiko urratsa egin du gaur, Osoko Bilkurak hasierako onespena emanik Hiri-antolamenduko Plan Orokor berriari. Oposizioan dauden alderdiek Gobernuak aurkeztu duen plan horren aurka bozkatu dute, proposatzen den hirigintza-ereduarekin bat egiten ez dutelako.
Prebentzio-neurriak hartzen ari da egunotan ibaiak gainezka egin dezakeelako
2019-02-19 12:25 Udal gaiak BilboBihartik aurrera marea biziak iragarrita daudenez, Bilboko Udala prebentzio-neurriak hartzen ari da ibaiak gainezka egiten badu ahalik eta endredorik txikienak eragiteko. Gogoratu behar da, uhartea egiteko arrazoietako bat hori ekiditzea zela, baina ez du inolako eraginik izan.
‘Mari Makeda’, ‘Konekta zaitez’ eta ‘Zorrozgoiti Amestuz’ proiektuek irabazi dituzte ‘Bilbao Balioen Hiria’ sariak
2019-02-19 09:58 Udal gaiak BilboBakoitzari 4.000 euro egokitu zaizkio antzeko ekimenak garatzeko.
Udalak igeriketa kurtsoen ratioak berriskusteko konpromezua hartu du EH Bilduk aurkeztutako mozioaren ondorioz
2019-02-14 10:43 Udal gaiakUdal Gobernuak Bilbao Kirolak-en ematen diren igeriketa kurtsoen ratioak “txikitzeko asmotan”, hauen berriskuketa egitera konprometitu da gaur. Honen bitartez, EH Bilduk pasa den urtarrilean “ratio altuak” salatzeko aurkeztuta mozioari erantzuna eman dio Udalak Pasa den urtarrilaren 31ko Udalbaltzan, EH Bilduren Udal Taldeak Bilbao Kirolaken ematen diren igeriketa kurtsoen ikasle/monitore “ratio altuak” jeisteko mozioa aurkeztu zuen, […]
UdalBerrik Bilboko osasun zentroen saturazioari aurre egiteko neurriak eskatu ditu
2019-02-14 09:44 Udal gaiakAhal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiek osatutako udal-taldeak otsaileko osoko bilkuran Bilboko osasun zentroen saturazioari aurre egiteko proposamena defendatuko du.