Umeak udaltegietan jolasean

  Udal gaiak  Bilbo

Umeak udaltegietan jolasean

Umeen gabonetako aisialdirako Gabongune eta Gabonkide programei hasiera emango zaie gaur Kideguneko neska-mutilek birziklatutako botilekin egindako gabonetako zuhaitzaren argiak piztean.

Efizientzia energetikoaren arloko azken aurrerapenak dituzten sei autobus berri Bilbon

  Udal gaiak  Bilbo

Efizientzia energetikoaren arloko azken aurrerapenak dituzten sei autobus berri Bilbon

Bilbobusen autobusen artean egongo diren Mercedes Citaro motako hamaika autobusetatik sei autobus dira orain Bilbora helduko direnak. Efizientzia energetikoaren arloko azken aurrerapenak dituzte autobusok. Bilbobusek aurrera egin du horrela hiri-garraioaren kalitate ona eskaintzeko konpromisoan.

Aurrekontuari eragileek aurkeztutako proposamenak baztertu ditu EAJk eztabaida eman gabe

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak

Datorren ekitaldirako Aurrekontuari behin betiko onarpena emateko debatea burutu da gaur goizeko Osoko Bilkuran. Azaroan behin behineko onarpenari eragileek egindako proposamen zein zuzenketak eztabaidatu behar ziren goizeko saioan. Ez da horrela izan. EAJk osoko bilkuran duen gehiengo osoaz baliatu da LAB sindikatuak aurkezturiko proposamenak baztertzeko eztabaida eman gabe. Bestalde, EH Bilduk ez du babestu 2015rako […]

Arau-haustura arinengatik jartzen diren zigorren ordezko gizarte lanak geroz eta arrakastatsuagoak

  Udal gaiak  Bilbo

Arau-haustura arinengatik jartzen diren zigorren ordezko gizarte lanak geroz eta arrakastatsuagoak

Gazteei zuzenduta dagoen Adiskidetuz proiektuak gaur egungo egoera ekonomikoari begiratzen dio batik bat, eta arau-hausleei gizalegearen aurkako jokabidearen ondorioez kontzientziatzea du xede.

Udalak berriro hasi du gurtza aretoei buruzko HAPNren aldaketa

  Udal gaiak  Bilbo

Udalak berriro hasi du gurtza aretoei buruzko HAPNren aldaketa

Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak bere epaian argudiatutako akats formala zuzentzeko asmoz, Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren aldaketa tramitatzeari ekin dio Udalak berriro ere. Kulto zentroak erregulatzeko EAJk aurreikusi duen prozesu parte-hartzailea “adarjotzetzat” hartu du EH Bilduk.

2014ko ‘Bilbotar Ospetsuek’ gaur jasoko dute Udalaren aitortza

  Udal gaiak  Bilbo

2014ko ‘Bilbotar Ospetsuek’ gaur jasoko dute Udalaren aitortza

Eneko Atxa, Txomin Bereciartua, Jon Kortajarena, Ramon Barea eta Carmen Mijangos dira aurtengo sarituak. Bilbotar Ospetsu izendapena gaur 20:00etan Udaletxean egingo den ekitaldian jasoko dute Ibon Areso alkatearen eskutik.

Udalak bat egingo du Migratzaileen Nazioarteko Egunarekin

  Udal gaiak  Bilbo

Udalak bat egingo du Migratzaileen Nazioarteko Egunarekin

Egun horretarako antolatutako jardueren artean Aniztasuneko Bizikidetzaren aldeko Auzokideen IV. Topaketak egingo dira bihar, abenduak 16, Deustun. Hitzordua Udalak, gizarte, kultura eta auzo sareekin batera martxan jarritako esperientziatan oinarrituko da.

Alhondegiak Iñaki Azkuna izena hartuko du

  Udal gaiak  Bilbo

Alhondegiak Iñaki Azkuna izena hartuko du

Gaur goizeko Udalbatzarreko Osoko Bilkuraren amaieran, Ibon Areso alkateak iragarri duenez, Alhondegiari Iñaki Azkuna izena emango zaio "bere kudeaketa politikoarekin lotura zuzena duelako". 

Euskararen sustapenean eginiko lanagatik Udalak omenaldia egin die Kafe Antzokiari eta Itoiz taldeari

  Udal gaiak  Bilbo

Euskararen sustapenean eginiko lanagatik Udalak omenaldia egin die Kafe Antzokiari eta Itoiz taldeari

Bilboko Udalak omenaldia egin die Kafe Antzokiari eta Itoiz musika-taldeari Euskararen Nazioarteko Egunaren barruan. Udaletxeko Arabiar Aretoan egin den ekitaldian Ibon Areso Bilboko Alkatea, Josune Ariztondo Kultura Diputatua eta udal ekipoko eta gobernuko hainbat ordezkari izan dira.

Torturak salatu dituzten hiru bilbotarren eskariak ez ditu aintzat hartu Herritarren Partaidetzarako Batzordeak

  Udal gaiak  Bilbo

Torturak salatu dituzten hiru bilbotarren eskariak ez ditu aintzat hartu Herritarren Partaidetzarako Batzordeak

Iratxe Urizar abokatuak lagunduta, Jokin Etxebarria -Beatriz Etxebarriaren neba-, Ikoitz Arrese eta Xabat Moran Bilboko Udaleko Herritarren Partaidetzarako Batzordean izan dira. Hiru bilbotarrek aurkeztu dituzten proposamenak bertan behera geratu dira.

Udalak bat egin du 10 eta 12 urteko ikasleak protagonista izango dituen Scratch egunarekin

  Udal gaiak  Bilbo

Udalak bat egin du 10 eta 12 urteko ikasleak protagonista izango dituen Scratch egunarekin

Nazioarteko jardunaldi teknologiko honen bidez, Lehen Hezkuntzako ikasleek programazioko eta robotikako proiektuak egiten dituzte, eta sormena, pentsamendu logikoa, arazoen analisia eta taldeko lana garatzen dituzte ere.

Frontoia estaltzearen alde agertu dira Zorrotzako auzotarrak, Udalaren proposamena baztertuz

  Udal gaiak  Zorrotza

Frontoia estaltzearen alde agertu dira Zorrotzako auzotarrak, Udalaren proposamena baztertuz

Zorrotzan dagoen gune estalien beharraren inguruan eztabaidatzeko asanblada irekia egin zuten joan den azaroaren 28an auzo elkarteen koordinadorak antolatuta. Ferialean estalkia ezartzeko udal proposamenari erantzun bateratua ematea zuen helburu asanbladak. 

Kultu zentroen irekierari ipinitako mugek eragindako gorabeherak

  Udal gaiak  Bilbo

Kultu zentroen irekierari ipinitako mugek eragindako gorabeherak

Hirigunean, etxebizitzen behealdean, kultu zentroen irekierari mugak ezartzen dizkion HAPNren aldaketak baliogabetu ostean, forma arrazoiak zirela eta, Eduardo Maiz Hirigintza zinegotziak Euskadiko Auzitegi Nagusiaren ebazpena errekurritzeko asmoa agertu du. Maizek aurreratu du administrazio prozedura guztia berriro ere martxan jarriko duela udal gobernuak.

Udalak ‘Txartel birtuala’ abian jartzeko prozesua bultzatu du TAO sistema 12. barrutian ezarrita

  Udal gaiak  San Adrian

Udalak ‘Txartel birtuala’ abian jartzeko prozesua bultzatu du TAO sistema 12. barrutian ezarrita

baiondoko Barrutiko bost auzoek Bilboko TAOren 12. Gune berria osatuko dute eta 2015eko urtarrilean sektore berde gisa funtzionatzen hasiko da. Auzune hauetako bizilagunak gaurtik hasi daitezke ‘txartel birtuala’ eskatzen.

2015eko udal aurrekontua onartuko dute EAJren aldeko botoekin eta PP eta PSEren abstentzioarekin

  Udal gaiak  Bilbo

2015eko udal aurrekontua onartuko dute EAJren aldeko botoekin eta PP eta PSEren abstentzioarekin

EAJren gehiengo zabalari PSE eta PPren abstentzioa batuko zaie gaurko Udalbatzarreko Osoko Bilkuran. Hortaz, gaur onartuko da hiriko aurrekontua datorren urterako. 489,7 milioiko aurrekontua, hain zuzen ere, 2014an baino %4,5 txikiagoa.