'Atlantiko Ertzeko Kultura Bidea' sortzeko hitzarmena sinatu dute hainbat herritako alkateak

  Udal gaiak

'Atlantiko Ertzeko Kultura Bidea' sortzeko hitzarmena sinatu dute hainbat herritako alkateak

Euskal Herriko kostaldea, Espainia eta Portugaleko iparra ezagutzeko ibilbide berezia sortzeko hitzarmena sinatu dute gaur Bordele, Baiona, Biarritz, Donostia, Bilbo, Santander, Xixon, Oviedo, Aviles, Coruña, Santiago, Vigo, Braga, Guimaraes eta Oportoko Udalek.

Uzturre plazaren birmoldaketari proposamenak egiteko unea

  Udal gaiak  Uribarri

Uzturre plazaren birmoldaketari proposamenak egiteko unea

Uztailaren 8an aurkeztu zuen Bilboko Udalak Uzturre plaza birmoldatzeko proiektua. Ekarpenen bat egin nahi baduzu, bidaliguzu uztailaren 25a baino lehen.

Garraio Sailak Begoñako igogailuaren auziari behin behineko irtenbidea emango diola iragarri du

  Udal gaiak  Begoñaldea

Garraio Sailak Begoñako igogailuaren auziari behin behineko irtenbidea emango diola iragarri du

Astearte eta ostirala bitartean Eusko Jaurlaritzako inspektoreek igogailuaren itxiera egiaztatzeko expendiente bat martxan ipini zuten.

Bilboko udal-liburutegien artxibo digitalak ‘Europeana’ europar atariarekin bat egin du

  Udal gaiak  Bilbo

Bilboko udal-liburutegien artxibo digitalak ‘Europeana’ europar atariarekin bat egin du

Europeanaren bidez Bilboko historia edo gaurkotasuna ezagutu nahi duten ikertzaileek eta gainerako pertsonek aurkitu nahian dabiltzan dokumentura sartzeko aukera izango dute munduko edozein lekutatik.

Udako Oporretan lapurretak sahiesteko hainbat aholku plazaratu ditu Bilboko Udalak

  Udal gaiak  Bilbo

Udako Oporretan lapurretak sahiesteko hainbat aholku plazaratu ditu Bilboko Udalak

2014ko lehen hiruhilekoak balantze positiboa ekarri du Bilboko etxeetan egindako lapurretei dagokienez eta, Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak prebentziorako neurri zehatz batzuk ezarri ondoren, etxeetan egindako lapurreten kopurua % 12 jaitsi da 2013ko denbora-tarte berarekin alderatuta.

Deustun Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola irekiko da

Deustun Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola irekiko da

  Udal gaiak  Deustualdea Proiektua bi urtez lozorroan egon ostean, zentroak 2015eko irailean ateak irekiko ditu Ibarrekolandan.

Iberdrolako egoitza ohian luxuzko etxebizitzak egiteko operazioan atzemandako irregulartasunak salatu ditu Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak Aitziber Ibaibarriagak gaur goizean egindako adierazpenetan azaldu duenez, Iberdrolako egoitza zaharrean, Gardoki kaleko eraikinean topaturiko amiantoa aitzakia jarrita, "eraikinak berak duen babesa deuseztatzea" planteatu dute, eta hartara, luxuzko etxebizitzak eraikitzea.

Zirkulazioa itxiko da lau hilabetez Arangoiti auzoko Miramarbidean

  Udal gaiak  Deustualdea

Zirkulazioa itxiko da lau hilabetez Arangoiti auzoko Miramarbidean

Bihartik hasita eta 4 hilabetez Arangoitiko A Fasea urbanizatzeko lanak egiteko ibilgailuen zirkulaziorako itxi egingo da Miramarbidea, 7. zenbakitik 59.era bitartean.

Bilboko kultur jarduera bateratu nahi duen web gunea

  Udal gaiak  Bilbo

Bilboko kultur jarduera bateratu nahi duen web gunea

Bizkaiko hiriburuko kultur jarduerak tresna berria dauka Interneten: Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak abiarazi duen www.bibaokultura.net ataria, musikarekin, dantzarekin, arte eszenikoekin, artearekin, literaturarekin eta abarrekin zerikusia duten kultur jarduerei buruzko informazioa sistematizatu, antolatu eta erraztea xede duena.

Erretratuak

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak Gaitasun kontua da, kamerari begiratzeko eta kamera aurrean egoteko modua ikasi daitekeela diote, baina berezko zerbait badago. (klik). Batzuk argazkietan beti-babo-aurpegiarekin agertzeko kapazitatea dugu, beste batzuk nekez harrapatuko dituzu irribarre natural(izatu) gabe, geldi egoten ez dakitenak eta beti mugituta agertzen direnak ere badira eta baita argazkietan egon gabe beti presente daudenak ere.

Akordio ezak ez ditzala gelditu euskararen aldeko politikak

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak
Ustekabe atsegina jaso genuela esan genuen, orain dela hilabete batzuk, Sabin Anuzitak “Euskararen Bilbo. Itun berri baterako proposamena” dokumentua aurkeztu zuenean. Azpimarratu genuen orduan, ordea, dokumentuak baino, Udalaren euskararekiko eguneroko jarrera interesatzen zaigula eta PNVko politikarien aldetik ohikoa dela gauza bat esan baina bestelakoa egitea. Denborak aurrera egin eta alderdi politikoak batu egin ziren aurreko ekainaren […]

Udalbatzarreko Osoko Bilkura luze eta mamitsua

  Udal gaiak  Bilbo

Udalbatzarreko Osoko Bilkura luze eta mamitsua

Atzeratutako lan asko zuten egiteke gaur Bilboko zinegotziek, 60 puntu jorratu, eztabaidatu eta ebatzi beharra. Hainbat tentsio une izan dira, baita topagune eta akordioak ere. Goizeko 9etan hasi den Udalbatzarreko Osoko Bilkurak, bazkaltzeko etenaldiaren ostean, jarraipena izan du arratsaldean.

Gure Etxea: "Auzo Factoryk ez du helburu sozialik"

  Udal gaiak  Uribarri

Gure Etxea: "Auzo Factoryk ez du helburu sozialik"

Goi mailako teknologian jarduten duten enpresen gune izango da Udalak Auzo Factory izena jarri dion eraikina. Matiko kalean kokatua, Areso alkateak eta Bilbao ahaldun nagusiak berrinaguratu dute.

Ekonomia digitaleko sehaska aurkeztu dute Irazabal-Matikoko Auzo Factoryn

  Udal gaiak  Uribarri

Ekonomia digitaleko sehaska aurkeztu dute Irazabal-Matikoko Auzo Factoryn

"KBi Digital Bilbao-Bizkaia", ekonomia digitaleko sehaska aurreratu berria, ekintzaileei, startupei, profesionalei eta enpresa berritzaileei zuzenduta dagoena, nazioarteko erreferentzia izateko asmoz sortu da, sakelako telefono, telebista, bideojoko eta eduki digitalen ekoizpeneko aplikazioetarako.

Euskararen Akordioa ez da onartu Bilboko Udalean, PPren babes faltagatik

  Udal gaiak  Bilbo

Euskararen Akordioa ez da onartu Bilboko Udalean, PPren babes faltagatik

Udaleko alderdiek Euskararen Akordioa onartu eta Euskararen Aholku Batzordea abian jartzeko eguna zen gaurkoa, baina ez da horrela izan. PP ez beste alderdiak ados agertu diren arren, denen babesa jaso ez duela eta, proposamena baztertzea erabaki du Sabin Anuzita zinegotziak.