Etxe gabeentzat aterpetxe handi baten ordez hiruzpalau zabalduko dira
2014-09-05 11:00 Udal gaiak BilboMazarredoko aterpetxearen funtzioa Uribitarten Bilbao Kirolaken egoitza izandako espazioak beteko du 2015etik aurrera eta, zehaztu gabeko epean, hirian zehar sakabanatutako hainbat aterpetxe zabalduko dira, zehaztu gabeko guneetan.
Telmo Zarra kaleari plaka jarri diote Deustun
2014-09-03 09:00 Udal gaiak DeustualdeaAste honetan ezarri dute udal langileek Telmo Zarraren izena daraman kalearen plaka Deustun, itsasadar ondoan, San Mames Barriaren aurrez aurre.
Zabalik dago 2014-2015 ikasturteko Haurgune eta Kidegune programetan izena emateko epea
2014-09-01 10:00 Udal gaiak BilboIrailaren 11a arte eman daiteke izena www.bilbao.net web orrian, udalaren informazio zenbakian (94 401 00 10) edo `Bilbao Click´ bulego elektronikoetan.
Ur mozketak eta espaloiaren okupazioak bihar Bilbon
2014-09-01 01:00 Udal gaiak BilboBihar, irailak 2, espaloia okupatu eta aparkalekuak kenduko dira Saralegi plazan eta Zumalakarregi etorbidean. Gainera, Aizerrotabidean, Jasokunde auzoan eta Loruri etxaldean, ura kenduko dute ur-sarean lotura-lanak egiteko.
Udalak tasa eta zergak mantenduko ditu eta eutsi egingo dio jarduera ekonomikoak sustatzeko neurriei
2014-08-20 21:00 Udal gaiakBilboko Udal Gobernuak, datorren ekitaldiari begira, ez dio Udalbatzari inolako aldaketarik proposatuko Ordenantza Fiskaletan, eta 2015erako udal tasa eta zergak bere horretan utziko dira. Aldi berean, Udalak eutsi egingo dio 2012, 2013 eta 2014rako jarduera ekonomikoa bultzatzeko onartu zen zerga-neurri sortari.
Udalak botiloiaren kontzientziaziorako duen programa indartuko du Aste Nagusian
2014-08-12 15:09 Udal gaiak BilboEkimen honen bidez, botiloiak izan ditzakeen inpaktu eta ondorio ezkorrak murriztu nahi dira, Bilboko gazteak sentsibilizatuz.
Hurrengo hiru urtetarako Berdintasun Plana abian da Bilbon
2014-07-30 20:18 Udal gaiak BilboAndrazkoen eta Gizonezkoen Arteko Aukera Berdintasunerako IV. Planak (2014-2017) honako lehentasunak ditu: emakumeen autonomia ekonomikoa, ordezkaritza soziala eta politikoa, lana eta familiaren bateratzea eta segurtasun eta genero-indarkeria gaietan prebentzioa eta biktimen arreta. Plan honen osaketan Udaleko sailek, udal enpresek eta Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseiluan dauden elkarteek parte hartu dute. Baita herritarrek ere, eta "ekarpen asko egin dituzte".
Uztarketarako Baliabideen Mapa, Bilboko baliabide publiko eta pribatuak ezagutarazteko tresna
2014-07-23 08:33 Udal gaiak BilboBilbotarren egunerokotasuna hobetzea du helburu eta 357 baliabideri buruzko informazioa jasotzen du mapak, horietako 114 adingabekoen zaintzarako dira, 32 premia bereziak dituzten adingabeentzat, 142 pertsona nagusientzat eta 69 premia bereziak dituzten pertsona nagusientzat.
Segurtasun uhalaren erabilera sustatzeko kanpainak abiatuko ditu Bilboko udaltzaingoak
2014-07-21 08:21 Udal gaiak BilboKontrolak gaur hasiko dira eta hilaren 27ra arte iraungo dute bidaiariek segurtasun-gailuak modu egokian erabiltzen dituztela baieztatze aldera.
FCC-ELAI Bilboko lorategiak: "Bilbotarrek eta beharginek seriotasun gehiago merezi dute"
2014-07-17 07:45 Udal gaiakLABen sail sindikalak, egungo kontratari kontratua bi urte gehiagoz luzatzeari ezetza eman ondoren, "seriotasuna" eskatu dio Udalari "Bilboko bizkaneek eta Udal-beharginek hori merezi dutelako".
'Atlantiko Ertzeko Kultura Bidea' sortzeko hitzarmena sinatu dute hainbat herritako alkateak
2014-07-15 11:30 Udal gaiakEuskal Herriko kostaldea, Espainia eta Portugaleko iparra ezagutzeko ibilbide berezia sortzeko hitzarmena sinatu dute gaur Bordele, Baiona, Biarritz, Donostia, Bilbo, Santander, Xixon, Oviedo, Aviles, Coruña, Santiago, Vigo, Braga, Guimaraes eta Oportoko Udalek.
Uzturre plazaren birmoldaketari proposamenak egiteko unea
2014-07-15 08:45 Udal gaiak UribarriUztailaren 8an aurkeztu zuen Bilboko Udalak Uzturre plaza birmoldatzeko proiektua. Ekarpenen bat egin nahi baduzu, bidaliguzu uztailaren 25a baino lehen.
Garraio Sailak Begoñako igogailuaren auziari behin behineko irtenbidea emango diola iragarri du
2014-07-14 10:30 Udal gaiak BegoñaldeaAstearte eta ostirala bitartean Eusko Jaurlaritzako inspektoreek igogailuaren itxiera egiaztatzeko expendiente bat martxan ipini zuten.
Bilboko udal-liburutegien artxibo digitalak ‘Europeana’ europar atariarekin bat egin du
2014-07-10 09:07 Udal gaiak BilboEuropeanaren bidez Bilboko historia edo gaurkotasuna ezagutu nahi duten ikertzaileek eta gainerako pertsonek aurkitu nahian dabiltzan dokumentura sartzeko aukera izango dute munduko edozein lekutatik.
Udako Oporretan lapurretak sahiesteko hainbat aholku plazaratu ditu Bilboko Udalak
2014-07-10 08:19 Udal gaiak Bilbo2014ko lehen hiruhilekoak balantze positiboa ekarri du Bilboko etxeetan egindako lapurretei dagokienez eta, Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak prebentziorako neurri zehatz batzuk ezarri ondoren, etxeetan egindako lapurreten kopurua % 12 jaitsi da 2013ko denbora-tarte berarekin alderatuta.