Ekainaren 21an izango da Bilbo Hiriaren XIV. Nazioarteko Atletismo Bilera

  Udal gaiak  Zorrotza

Ekainaren 21an izango da Bilbo Hiriaren XIV. Nazioarteko Atletismo Bilera

30 nazionalitateko atletek, Zorrotzako kiroldegian izango dute hitzordua ekainaren 21ean. Ekimena Bilbao Atletismo Santutxu taldeak antolatu du, eta Europe Athlétisme Promotion (EAP) egutegiaren baitan egongo da, Budapesteko eta Celle Ligureko mitinen artean.

Ordutegi zabalagoa metroak

Ordutegi zabalagoa metroak

  Udal gaiak  Bilbo Metro Bilbao gaurtik aurrera gau osoan erabilgarri izango da bariku eta jai bezperan.

Telefonia antenak direla eta, zuhurtasun printzipioaren aplikazioa eskatuko dute Solokoetxeko auzotarrek

  Udal gaiak  Bilbo

Telefonia antenak direla eta, zuhurtasun printzipioaren aplikazioa eskatuko dute Solokoetxeko auzotarrek

Solokoetxeko auzokideek eta ikastetxeko ikasle, guraso eta irakasleek elkarretaratzea egingo dute, gaur, asteazkena, 19:30ean. Baina ez, Solokoetxen, igogailuaren goialdean -orain arte bezala-, Iturribide kalean baizik, igogailuaren behealdean.

Zorrotzaurreko obretan kontrol neurriak ezartzeko beharra helaraziko dio LABek Bilboko Udalari

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak

Zorrotzaurreko obretan kontrol neurriak ezartzeko beharra helaraziko dio LABek Bilboko Udalari

LAB sindikatuak Zorrotzaurreko obretan kontrol neurriak ezartzeko beharra helarazteko Bilboko Udal talde guztiekin biltzea eskatuko du.

Umeen aisia programetan izena emateko bigarren deialdia ireki du Udalak

Umeen aisia programetan izena emateko bigarren deialdia ireki du Udalak

  Udal gaiak  Bilbo Gaur, ekainak 2, zabalduko du Bilboko Udalak udarako aisi programetan parte hartzeko hutsik geratu diren 600 plazetan izena emateko epea.

‘Udalak eta biok euskaraz’ dinamika abian da

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak

‘Udalak eta biok euskaraz’ dinamika abian da

Bilbotar euskaldunok Udalarekiko dugun harremana euskaraz izateko eta helduen euskalduntzeari bultzada emateko eskaerak batzeko dinamika martxan jarri du Bilboko Euskal Herrian Euskarazek.

3.500 aparkaleku gehiago eta zonalde berria bat izango du TAO-OTAk

  Udal gaiak  Bilbo

3.500 aparkaleku gehiago eta zonalde berria bat izango du TAO-OTAk

Miribillan, Bilbo Zaharrean, San Adrianen, Unzeta Parrokoaren kalean eta San Mamesen 3.500 TAO-OTA aparkaleku berri jarriko dituzte urritik aurrera.

Saltokiak ezartzeko izapideak sinpletu ditu Udalak

  Udal gaiak  Bilbo

Saltokiak ezartzeko izapideak sinpletu ditu Udalak

Bilboko Udalak pauso berri bat eman eta hirigintzako araudia sinpletu du, hirian ezapideak erraztu eta saltokiak ezartzean erabilerak argitzeko.

Bilboko Triathloiak trafiko aldaketak eragingo ditu

  Udal gaiak  Bilbo

Bilboko Triathloiak trafiko aldaketak eragingo ditu

Udalak larunbat honetarako zirkulazio aldaketak iragarri ditu Bilboko kale, errepide eta uretan lehian arituko diren triathloilariei proba ahalbidetzeko.

Begoñaldeko 28.000 auzokideri eragingo die gaur gaueko ur mozketak

Begoñaldeko 28.000 auzokideri eragingo die gaur gaueko ur mozketak

  Udal gaiak  Begoñaldea Ur etena izango da gaur gauean 23:00etatik biharamuneko 03:00etara bitartean martxoan lehertutako hodia konpontzeko lanen baitan. 28.000 etxebizitza ingururi eragingo dio neurriak.

Orreaga kalearen berritze lanek zapore gazi-gozoarekin utzi dute Gure Etxea elkartea

  Udal gaiak  Santutxu

Orreaga kalearen berritze lanek zapore gazi-gozoarekin utzi dute Gure Etxea elkartea

Udalari "urte askotako eskakizunak egin ondoren", Gure Etxea Uribarriko auzo elkarteak adierazi duenez "Orreagako guduaren kalea berritzea lortu da". Era berean, kalea "oinezkoentzat soilik izateko aukera galdu dela" nabarmendu du.

Plaza Barriko terrazak ordenatze-bidean

  Udal gaiak  Alde Zaharra

Plaza Barriko terrazak ordenatze-bidean

Ostalari, merkatari eta auzotarrek kexei konponbidea eman nahian, Plaza Barriko 18 tabernen terrazak modulu bidez arautzea adostu dute Bilboko Udalaren bitartekaritzarekin. Gehienez, bina moduluko espazioa erabili ahalko dute.

Santutxu eta Uribarri urez hornitzen dituen sare nagusian hodi berria sartzeko lanak

Santutxu eta Uribarri urez hornitzen dituen sare nagusian hodi berria sartzeko lanak

  Udal gaiak  Santutxu  Uribarri Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak Santutxu eta Uribarri auzoak urez hornitzen dituen sare nagusian hodi berria sartuko du, martxoan lehertu zenaren ordez. Lanek bi hilabete iraungo dute eta uztailean ura kendu beharko da 12 ordutan, hodi berria sarearekin lotzeko. Lanon ondorioz, gorabeherak izango dira ur horniduran, eta ibilgailuen zirkulazioan.

Eguneko Udalekuetan eta Udako Jolastokian izena emateko epea zabalik

  Udal gaiak  Bilbo

Eguneko Udalekuetan eta Udako Jolastokian izena emateko epea zabalik

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol sailak, haurtzaro zerbitzuaren bitartez, datorren udarako Eguneko Udalekuak eta Udako Jolastokia aisia programetan parte hartzeko aurre-inskripzio epea zabaldu du gaur, datorren maiatzaren 5era arte. Programa horiek etxeko txikienentzat berrikuntzez beteta datoz.

IBAIZABAL: Arangoitiko igogailua

IBAIZABAL: Arangoitiko igogailua

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak Bilboko auzo horretan beharrezkoa dena, nahiz eta urtebete luze geldituta eraman. Alaitz Argandoñak arazoaren inguruko egoera zehatza eta xehetasunak eman dizkigu.  DESKARGATU HEMEN

Entzun osorik hemen