uriola.eus
2014-06-05 10:34
Udal gaiak
Bilbo
Metro Bilbao gaurtik aurrera gau osoan erabilgarri izango da bariku eta jai bezperan.
uriola.eus
2014-06-04 09:36
Udal gaiak
Bilbo
Solokoetxeko auzokideek eta ikastetxeko ikasle, guraso eta irakasleek elkarretaratzea egingo dute, gaur, asteazkena, 19:30ean. Baina ez, Solokoetxen, igogailuaren goialdean -orain arte bezala-, Iturribide kalean baizik, igogailuaren behealdean.
LAB Sindikatua
2014-06-03 13:00
Udal gaiak
LAB sindikatuak Zorrotzaurreko obretan kontrol neurriak ezartzeko beharra helarazteko Bilboko Udal talde guztiekin biltzea eskatuko du.
uriola.eus
2014-06-02 08:35
Udal gaiak
Bilbo
Gaur, ekainak 2, zabalduko du Bilboko Udalak udarako aisi programetan parte hartzeko hutsik geratu diren 600 plazetan izena emateko epea.
Bilboko Euskal Herrian Euskaraz
2014-05-28 15:40
Udal gaiak
Bilbotar euskaldunok Udalarekiko dugun harremana euskaraz izateko eta helduen euskalduntzeari bultzada emateko eskaerak batzeko dinamika martxan jarri du Bilboko Euskal Herrian Euskarazek.
uriola.eus
2014-05-28 15:30
Udal gaiak
Bilbo
Miribillan, Bilbo Zaharrean, San Adrianen, Unzeta Parrokoaren kalean eta San Mamesen 3.500 TAO-OTA aparkaleku berri jarriko dituzte urritik aurrera.
uriola.eus
2014-05-26 11:00
Udal gaiak
Bilbo
Bilboko Udalak pauso berri bat eman eta hirigintzako araudia sinpletu du, hirian ezapideak erraztu eta saltokiak ezartzean erabilerak argitzeko.
uriola.eus
2014-05-22 13:40
Udal gaiak
Bilbo
Udalak larunbat honetarako zirkulazio aldaketak iragarri ditu Bilboko kale, errepide eta uretan lehian arituko diren triathloilariei proba ahalbidetzeko.
uriola.eus
2014-05-21 09:15
Udal gaiak
Begoñaldea
Ur etena izango da gaur gauean 23:00etatik biharamuneko 03:00etara bitartean martxoan lehertutako hodia konpontzeko lanen baitan. 28.000 etxebizitza ingururi eragingo dio neurriak.
uriola.eus
2014-05-13 11:09
Udal gaiak
Santutxu
Udalari "urte askotako eskakizunak egin ondoren", Gure Etxea Uribarriko auzo elkarteak adierazi duenez "Orreagako guduaren kalea berritzea lortu da". Era berean, kalea "oinezkoentzat soilik izateko aukera galdu dela" nabarmendu du.
uriola.eus
2014-05-13 16:09
Udal gaiak
Alde Zaharra
Ostalari, merkatari eta auzotarrek kexei konponbidea eman nahian, Plaza Barriko 18 tabernen terrazak modulu bidez arautzea adostu dute Bilboko Udalaren bitartekaritzarekin. Gehienez, bina moduluko espazioa erabili ahalko dute.
uriola.eus
2014-05-09 11:05
Udal gaiak
Santutxu
Uribarri
Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak Santutxu eta Uribarri auzoak urez hornitzen dituen sare nagusian hodi berria sartuko du,
martxoan lehertu zenaren ordez. Lanek bi hilabete iraungo dute eta uztailean ura kendu beharko da 12 ordutan, hodi berria sarearekin lotzeko. Lanon ondorioz, gorabeherak izango dira ur horniduran, eta ibilgailuen zirkulazioan.
uriola.eus
2014-04-28 17:14
Udal gaiak
Bilbo
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol sailak, haurtzaro zerbitzuaren bitartez, datorren udarako Eguneko Udalekuak eta Udako Jolastokia aisia programetan parte hartzeko aurre-inskripzio epea zabaldu du gaur, datorren maiatzaren 5era arte. Programa horiek etxeko txikienentzat berrikuntzez beteta datoz.
Bilbo Hiria Irratia
2014-04-28 12:50
Udal gaiak
Bilboko auzo horretan beharrezkoa dena, nahiz eta urtebete luze geldituta eraman. Alaitz Argandoñak arazoaren inguruko egoera zehatza eta xehetasunak eman dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Entzun osorik hemen
uriola.eus
2014-04-16 08:00
Udal gaiak
Bilbo
Dagoeneko jaitsi daitekeen aplikazio horrek doako plataforma erabilerraza eta intuitiboa eskaintzen du, gai guztiei buruzko gorabeheren, iradokizunen eta hobekuntzen berri emateko.