Bilboko Udalak "irmotasun osoz" gaitzetsi du Primeko eraso matxista

  Udal gaiak  Bilbo

Iturribide-Prim eskaileretan gertatutako eraso matxista gaitzestu dute gaur goizean Bilboko Udaleko Talde Politiko guztiek.

'Tonbola 0.0' programa eraso sexisten markagailua hutsean uzteko

  Udal gaiak  Bilbo

'Tonbola 0.0' programa eraso sexisten markagailua hutsean uzteko

Eraso sexistez sentsibilizatzeko programa lehenengoz Aste Nagusirako izan zen, baina Bilboko auzoetako jaietara eta jende asko biltzen dituzten Bilbao BBK Live bezalako ekitaldietara ere zabaldu da azken urteotan. 

Plastikoaren erabilera murrizteko kanpaina hasi dute

  Udal gaiak  Bilbo

Plastikoaren erabilera murrizteko kanpaina hasi dute

Menos plástico=Más vida/ Plastiko gutxiago=Bizitza gehiago leloa da gaurtik aurrera bilbobusek eramango dutena herritarrak plastikoaren kontsumoaz jabearazteko. Gainera, gaurtik aurrera, 6 bilbobusek ingurumeneko sentsorea jarrita edukiko dute, hiriko airearen kalitateari buruzko datuak denbora errealean emateko.

Udalak herritarren 346 proposamen jaso ditu aurrekontuetan sartzeko

  Udal gaiak  Bilbo

Udalak herritarren 346 proposamen jaso ditu aurrekontuetan sartzeko

Hirugarren edizio honetan aurkeztutako proposamenak % 20,5 gehiago izan dira. Proposamen gehienak ekipamenduei (% 39,3), irisgarritasunari (% 12,4), mugikortasunari (% 11,8) eta hiri garapenari (% 9,25) dagozkie.

Jone Goirizelaia eta Joana Marcoartu Bilboko udaleko alkatetzarako hautagaiak

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak

Jone Goirizelaia eta Joana Marcoartu Bilboko udaleko alkatetzarako hautagaiak

Arantza Urkaregi Etxepare eta Beatriz Ilardia Olangua izango dira EH Bilduren 2019ko udal eta foru hauteskundeetan Bizkaiko zerrendaburua izateko hautagaitzarako lehiatuko direnak.

Artxandako begiratoki panoramikoa berritu dute

  Udal gaiak  Bilbo

Artxandako begiratoki panoramikoa berritu dute

50 metroko baranda berria jarri da, diseinu modernoagokoa. Metro bateko altuerako letra gorriek “Bilbao-Bilbo” hitzak osatzen dituzte. Lana lau hilabetetan egin da eta 306.000 euro inbertitu dira.

Jendea bizikletan eta ziklomotorrean behar bezala ibiltzen dela kontrolatuko dute

  Udal gaiak  Bilbo

Jendea bizikletan eta ziklomotorrean behar bezala ibiltzen dela kontrolatuko dute

Udaltzainek arau-hausteak jasoko dituzte eta baliteke isunak edo salaketak jartzea, oinezkoei eta ibilgailuei arriskua eragiten dieten jarrerak edo jokabideak ikusten badituzte.

Bilbo osora zabalduko da edukiontzi marroiaren erabilpena

  Udal gaiak  Bilbo

Bilbo osora zabalduko da edukiontzi marroiaren erabilpena

Guztira, 1.500 edukiontzi marroi berri jarriko dira Bilbon. Edukiontzi horiek Bilbo osoan jarri eta gai organikoa birziklatzeko interesaturik dauden familia-kopurua handituta, 3.600.000 kilo ingurura heltzea espero da.

“Bilbon ez dago LGTBIfobiarentzako lekurik”

  Udal gaiak  Bilbo

“Bilbon ez dago LGTBIfobiarentzako lekurik”

Bihar, maiatzak 17, Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren, Bifobiaren eta Intersexfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udalak erakunde-kanpaina berri bat antolatuko du.

Gizarte politiken aldeko ituna onartu du Bilboko Udalak, EAJ eta PSEren babesarekin soilik

  Udal gaiak  Bilbo

Gizarte politiken aldeko ituna onartu du Bilboko Udalak, EAJ eta PSEren babesarekin soilik

Itun honekin, "gizarte-kohesioa lortu, eta Bilbon bizi diren pertsona guztiek duintasunez bizitzeko gaitasuna izatea nahi da, euren egoera edozein dela ere". Oposizioko talde politikoek ez dute ituna sinatu behin-betiko dokumentuan euren 79 ekarpen txertatu arren. 

Vista Alegre zezen plazak 216.000€ baino gehiagoko galerak izan ditu aurten

  Udal gaiak  Bilbo

Vista Alegre zezen plazak 216.000€ baino gehiagoko galerak izan ditu aurten

Horrelako galerak dituen zezen plaza “zulo ekonomikoa” dela salatu du EH Bilduk. Irabazi Bilbo eta Udalberri alderdiek ere zezenketekin bukatzea eskatu dute. "Vista Alegre ixteko ordua heldu da" adierazi du Carmen Muñozek.

Politika Sozialen aldeko Ituna ez dutela sinatuko adierazi dute oposizioko alderdi guztiek

  Udal gaiak  Bilbo

Politika Sozialen aldeko Ituna ez dutela sinatuko adierazi dute oposizioko alderdi guztiek

EH Bilduk, Alderdi Popularrak, Irabazi Bilbok eta Udalberrik Bilboko Udaleko Politika Sozialen aldeko Itunean ez dutela parte hartuko eta, beraz, ez dutela sinatuko adierazi dute. Gaur Udaleko alderidiek ituna aztertzeko izan duten bileran Gobernuaren eta oposizio osoaren arteko desberdintasunak agerian gelditu dira.

Zazpikaleak identifikatuko duen irudi berria aukeratuko dute

  Udal gaiak  Alde Zaharra

Zazpikaleak identifikatuko duen irudi berria aukeratuko dute

Hautatutako proposamenen erakusketa egingo da datozen 15 egunetan, Ibaiondoko eta Abandoko barrutietako udal-zentroetan. Bertan, herritarren botazioaren bidez eta epaimahai profesional baten balorazioaren bidez aukeratuko da irabazlea, eta 40.000 euroko saria jasoko du dirutan.

Edukiontzi marroia hiri osora zabalduko da

  Udal gaiak  Bilbo

Edukiontzi marroia hiri osora zabalduko da

Hondakin organikoen bilketa 5., 6., 7. eta 8. barrutietara helduko da epe laburrean Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Ibaiondo, Abando, Errekalde eta Basurtu-Zorrotzara, alegia. Gainera, orain arte egon diren edukiontziak kendu eta irekitzeko sistema berria duten edukiera handiagoko edukiontzi berriak jarriko dituzte. Edukiontzi marroiaren erabiltzaile diren familiei "bonifikazioa aplikatzea" eskatu du EH Bilduk.

Bilboko bidegorrien kudeaketari barre egiten dion bideo arrakastatsua

  Udal gaiak  Bilbo

Bilboko bidegorrien kudeaketari barre egiten dion bideo arrakastatsua

Bizimunuto bideo lehiaketako Bizikleta eta Bilbo izeneko lan sarituak kritika egiten dio Bilboko Udalaren mugikortasun iraunkorreko politikari. Bideoak sekulako arrakasta izan du Facebook eta Whatsapp sare sozialetan.