Hiru igogailu eta hiru arrapala ezarriko dira Uribarri, Loruri eta goi auzoetan
2017-12-11 08:38 Udal gaiak BegoñaldeaArtxandako funikularraren erdibidean geralekua ezarri ordez, auzotarrek hainbatetan eskatu duten bezala, Udalak hainbat elementu mekaniko ezarriko ditu Mirador a Bilbao, Damian Gonzalez, Abasolo, Montaño eta Loruri etxalde eta kaleetan dauden etxebizitzei zerbitzua emateko. Hain zuzen ere, hiru igogailu eta hiru arrapala tarte eraikiko ditu.
'2017ko Bilboko Ospetsuak' izendatu dituzte
2017-12-05 11:23 Udal gaiak BilboBizkaisida Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordea, Javier Viar, Jon Ortuzar, María Dolores de Damborenea eta TeleBilbao dira 2017ko Bilboko Ospetsuak. Udaletxeko Arabiar Aretoan egingo den festan jasoko dituzte sariak.
Bilboko 2018ko ekitaldirako aurrekontuen proiektua onetsi dute, 535'9 milioi euro guztira
2017-11-29 10:56 Udal gaiak BilboBilboko Udalak ezohiko osoko bilkuran 2018ko ekitaldirako aurrekontuen proiektua onetsi du EAJ eta PSE alderdien botoekin. Guztira, 535'9 milioi euro izango ditu Udalak hurrengo urtean, iaz baino %1,5 gehiago; alegia, 8 milioi euro gehiago.
Gazte Lokalaren "aukera bakarra" bere proiektua onartzea dela jakinarazi dio Udalak
2017-11-15 12:19 Udal gaiak DeustualdeaNorabide berri bat hartu du Deustuko Gazte Lokalaren etorkizunak Gazte Asanbladako kideek gaur azaldu dutenez. Udaleko ordezkariek "atzera egin" dute. Baztertu egin dute lokala insonorizatzeko plana. Eraikin zaharra eraitsi eta bere lekuan, eraikin berri batean, "alokairuan eskainiko diren gazteentzako babes ofizialeko etxebizitzak" egin nahi ditu Bilboko Udalak, beheko solairua, "autogestiorako" utziz. "Aukera bakarra euren proiektua onatzea" dela jakinarazi diete gazteei.
Europako 2018ko Hiririk Onenaren Saria jaso du Bilbok
2017-11-09 09:43 Udal gaiak BilboHainbat arlo aztertu eta gero, The Academy of Urbanism erakundeak, Ljubljana (Eslovenia) eta Vienarekin (Austria) lehian zegoen Bilbo hiria saritu du Europako 2018ko Hiririk Onenaren izendapenarekin. Aburto alkateak atzo Londresen jaso zuen saria. Alkatearen hitzetan, hiriak izan duen eraldaketa ez ezik "bihar-etzirako prestatzen ari den hiria izateagatik" ere jaso du aitortza.
Kamioi berean paper, plastiko eta gainerako zaborrak nahastea salatu du EH BiIduk, beste behin
2017-10-30 13:33 Udal gaiak BilboUrriaren 29an Guggenheim museoaren inguruan grabaturiko bideo batek udal garbitzaileak erakusten ditu paperezko, plastikozko eta gainerako zaborren kontainerretan pilaturiko hondakinak kamioi bakar batean jasotzen. "Arduragabekeria, iruzurra eta adar jotzea da", hiru edukiontzitan bilduriko hondakinak kamioi berean jaurtitzea EH Bilduren esanetan.
Zorrotzako Euskal Errota Handien eraikina berriztatzeko beste aukera bat aztertuko dute
2017-10-24 09:53 Udal gaiak Zorrotza"Biktimak onartzea eta elkarrizketa ahalbidetzea" adostasun politiko nahiz sozial handia lortze aldera
2017-10-17 09:54 Udal gaiak BilboBakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topagunea eratu da Bilboko Udalaren ekimenez. 20 pertsonako lantaldeak etorkizunean Bilbo hirian bizikidetza lortzeko xedea duten udal-programak eta jarduketak proposatuko ditu, besteak beste.
Udal eraikinetan komunak eta aldagelak aukeratu ahalko dituzte transexualek eta transgeneroek
2017-09-29 10:41 Udal gaiak BilboNeurriak hartuko ditu Bilboko Udalak aurrerantzean bere jabetzakoak diren instalakuntzetan pertsona transexualek eta transgeneroek bai komunak bai aldagelak hauta ditzaten.
Elkarrizketak iraun artean, Gazte Lokala husteko agindua behin-behinean gelditu du Udalak
2017-09-29 08:59 Udal gaiak DeustualdeaBilboko Udaletxean gaur goizean batzartu dira Deustuko Gazte Lokaleko lagunak Asier Abaunza Hiri Plangintzarako zinegotziarekin eta Marta Ajuria Ekonomia eta Ogasun zinegotziarekin.
Bilboko Udalak Kataluniako gertakariengatik adierazpen instituzional bat argitaratu du
2017-09-22 10:15 Udal gaiak BilboEAJ, EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbao izan dira adierazpena firmatu dutenak, PSE eta PP, ordea, kanpoan geratu dira. Bertan, Kataluniak jasaten ari den erasoa salatzen dute.
Bilboko Udalak Etxebizitza Turistikoen Araudia lege berrira egokituko du
2017-09-20 10:25 Udal gaiak BilboUdal Gobernuak Bilboko Udala Hiri Antolaketarako Plan Orokorra aldatuko du egunotan , batez ere, erabilera turistikoa duten etxebizitzak kontrolpean jartzeko. Zazpi Kaleetan eta Bilbo Zaharrean goraka doazen logela turistikoen jarduera finkatu nahi dute eta Turismoaren Euskal Legera egokitu.
Deustuko Gazte Lokalaren lekuan etxebizitzak eta gazteentzako gune bat egingo ditu Udalak
2017-09-19 14:08 Udal gaiak DeustualdeaAsier Abaunza Hirigintza zinegotziak agerraldian azaldu du Deustuko Gazte Lokaleko eraikina eraitsi eta bere lekuan eraikin berri bat egiteko asmoa duela Udalak. Sotoa eta beheko solairua Deustuko gazteentzako jarduera sozio-kulturaletarako bideratuko dira. "Gazteek eurek autokudeatua izan daitekeen" espazioa, eta "auzokideak ez molestatzeko ekipamendua izango duena". Gainerako lau solairuetan babes ofizialeko etxebizitzak iragarri dituzte, zein erregimen izango duten zehaztu barik. Etxebizitzak baliatuko ditu Udalak proiektu osoa finantzatzeko.
'Partekatzeak urrunago eramaten zaitu', Mugikortasunaren Aste Europarraren leloa
2017-09-14 09:07 Udal gaiak BilboAreatzan, Santutxuko Basarrate Landan eta Rodriguez Arias kalean egingo dira Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak antolatutako ekintzak. Bilbon, irailaren 16tik 22ra bitartean hainbat jarduera prestatu dituzte garraio jasangarriaren aldeko neurriak sustatzeko.
Emakume bilbotarra, Greenpeace eta Jon Aldeiturriaga 'Ibiltarien' sarirako hautagaiak
2017-09-12 16:02 Udal gaiak BilboSaria 2017ko irailaren 16tik 22ra bitartean egingo den Mugikortasun Astearen barruan emango da. Sariduna herritarrek aukeratzen dute, bertoko hedabideetan antolatzen den bozketaren bidez.