Euskaraz Bizi Eguna, larunbatean, Uribarrin

bertonaldizkaria 2012ko eka. 15a, 09:56

Urtero egiten duen moduan, aurten ere, Tanttaka euskara taldeak Uribarriko Euskaraz Bizi Eguna antolatu du ekainaren 16an, nobedade batekin aurtengoan, Euskaldunon I. Asanblada egingo baita. Asanbladarekin emango diote hasiera egunari, auzoan euskara sustatzeko dauden planteamendu ezberdinen inguruan eztabaidatuz, proposatuz… talde txikietan dinamika ezberdinen bidez. Auzo euskaldunaren bidea posible egiteko.

Ondoren poteo eta bazkariaren txanda iritsiko da, nola ez! Eta bazkalostean asanbladan ateratako ondorio eta proposamenekin mural parte-hartzailea osotuko dute.

Arratsaldean kanturako aukera izango dugu hain arrakastatsua den Uribarri O.T-rekin (Operacion triunfo), eta auzoan hain gustukoa duten “Espresio Askerako” tartetxo bat zabalduko da (rapa, dantzak, kantuak, inprobisazio ezberdinak…). Bukatzeko… Kastañoseko “Let Hotsak” erromeriarekin dantzarako aukera izango da.

Egitaraua

12.00 EUSKALDUNBON I. ASANBLADA

13.30 POTEOA

15.00 BAZKARI HERRIKOIA

17.00 MURAL PARTE-HARTZAILEA

18.30 URIBARRI O.T + INPROBISAZIOAK

21.00 LET HOTSAK ERROMERIA

Bazkarian izena emateko tokiak:

Endika Taberna

Uribarriko Elkartea