San Juan festa Uribarrin

bertonaldizkaria 2012ko eka. 19a, 17:10

Ostiralean hasiko dira Uribarrin San Juan bezpera gaueko akelarrea prestatzen. Hamaika ekitaldiren artean, aurten lehen aldiz sorgin kapela lehiaketa antolatu dute. Etxean nork bere sorgin kapela prestatzeko oharrak eman dizkigute Aldapan Gora elkartekoek.

 SAN JUAN FESTA 2012

Ekainak 22 ostirala, Uzturre Plazan

17:30 Haurrentzako puzgarriak eta tailerrak

19:30 Txokolatada Gautxori Tabernari esker

20:00 Haur Diskoteka

21:00 Mariskadaren zozketa

21:30 Haur Diskoteka

Ekainak 23 larunbata, Uzturre Plazan

18:00 Gargantua Trauko Autoeskolari esker

18:00 Euskal Herriko Dantzak Uribarriko eskola eta Salbatzaile Taldeko haurrekin

19:30 Txokolatada Bikote Tabernari esker

20:00 Kalejira Adiskideak fanfarriarekin

21:00 Sorgin-txano Txapelketa

21:30 Akelarrea

22:00 San Juan Sua eta Musika giroa

Sorgin kapelen lehiaketa

ETXEAN EGIZUE: gurazo, izeko, amama, ahizpa... guztion artean egiteko!!

Aurki dezakezun materiala: komuneko papera, egunkariak, kartulina, ohiala, arropa zaharrak...

Nahi duzuen kolore, forma eta tamainuan.

Ekainaren 23ko akelarrerako jantzi ezazue kapela eta denen artean bereziena aukeratuko dugu.

INFO + Aldapan Gora