Ostiralean inauguratuko da Uribarriko Patakon gaztetxea

bertonaldizkaria 2012ko eka. 25a, 18:35

Uribarriko Patakon gaztetxeak ostiralean (ekainak 29) zabalduko ditu ateak koloretsu. Astea txukuntze lanetan emango dute asanbladako kideek eta auzotarrek. Zuk ere baduzu laguntza emateko aukera; hurbildu zaitez edozein arratsaldetan Matiko kaleko 6. zenbakira.

Azken egunotan garbiketa lanetan topatu dute altxorrik harmakadak hutsik eman dituen eraikinean, besteak beste, Caja de Ahorros Vizcayaren 1972. urteko egutegi polit bat.

INFO+

http://patakon-gaztetxea.net

http://www.facebook.com/PatakonGaztetxea

https://twitter.com/PatakonGaztetxe