Patakon hustu du Ertzaintzak goizaldean; 19:30etan manifestazioa Kanpatik abiatuta

bertonaldizkaria 2012ko eka. 26a, 09:47

Gaur, 6:30-7:00 bitartean, Ertzainen sei furgona Matiko kalean agertu dira. 50 bat agentek, 7:00ak aldera, barruan zeuden bost lagunak atera dituzte. Ez dituzte atxilotu. Uribarriko auzotarrak zarataka, lapikoak joz, hurbildu dira Patakon ingurura, Matiko eta San Roque kaleko izkinara, desalojoaren kontrako protesta egitera. Patakoneko asanbladak 11etarako prentsaurrea deitu du eta 19:30etarako manifestazioa. INFO +

Patakonen aldeko eta Uribarri piztearen aldeko oihuak goizean goizetik entzun dira Matiko kalean. 30-40 lagun inguru oihu eta zarataka aritu baitira 60 urtez itxita egon den eraikinaren erabilpenaren defentsan. Behargin batzuk, Ertzainen babespean, Patakoneko atea tapiatu dute. 10:30etarako Ertzaintzak alde egin du Matikotik.

Goizean eraikineko jabeekin eta berauen abokatuekin elkartu ahal izan dute Patakoneko asanbladako kideek.

Ekainaren 1ean auzotar talde batek okupatutako Matiko kaleko 6. zenbakiko eraikina ostiral honetan (ekainak 30) inauguratzekoak ziren garbiketa eta txukuntze lan handiak egin ostean. Asanbladak inaugurazioari eustea erabaki du eta ostiralean 17:00ean elkartzeko deia egin du Patakon aurrean. Ostegunerako, aldiz, kazerolada deitu du 11:00ean udaletexe aurrean.

Antolatutako ekintzak

-Gaur, ekainak 26, 11:00ean, prentsaurrea.

-Gaur, ekainak 26, 17:30etan, manifestazioa Uribarriko Kanpatik hasita.

-Ekainak 28 osteguna, 11:00ean, kazerolada kontzentrazioa udaletxeko eskaileretan. Udalbatzarrean, PPk okupazioaren aurkako mozioa aurkeztuko du eta eztabaida sortuko da.

-Ekainak 29 ostirala, 17:00ean, Patakonen inaugurazioa aurrera! ekimena izango da Uribarrin.

http://patakon-gaztetxea.net

http://www.facebook.com/PatakonGaztetxea

https://twitter.com/PatakonGaztetxe