Ostiralean hasiko dira Matiko eta Uribarriko jaiak (egitaraua)

bertonaldizkaria 2012ko ira. 19a, 13:57

Mozorrotuta emango diete hasiera Matiko eta Uribarriko auzotarrek aurtengo jaiei, Urkabustaizko joaldunek, Katu Buru taldeak eta Uribarri Konpartsak lagundurik Trauko kaleko errotondatik hasi eta Uribarriko Eskoletako Kanparainoko kalejiran. Pregoia Patakon bidelapurrak irakurriko du.

Irailak 21 ostirala: MOZORROEN EGUNA

19:30etan MOZORRO-JAITSIERA Traukoko errotondatik URKABUSTAIZKO JOALDUNAK, KATU BURU KALE ANIMAZIOAK eta "Uribarri Konpartsak" alaiturik.

20:00etan Uribarriko Eskoletako Kanpan PREGOIAren irakurketa PATAKON BIDELAPURRAren eskutik. Ondoren TXUPINAREN JAURTIKETArekin gure auzoko jaiei hasiera emango diegu.

21:00etan “Gaizka” arrandegiari esker SARDINAK dastatzeko aukera izango dugu Uribarriko Eskoletako Kanpan.

22:00etan Haurrentzako “ZU BAI ARTISTA” erakustaldia Kanpan. Zer dakizu egiten? Txiste bat kontatu, pinoa, dantza, kantatu, play back… igo oholtzara eta erakuts iezaguzu!!

22:00etan KONTZERTUA Arlanza tabernan: PLANCTON

23:00etan BERBENA Uribarriko Eskoletan.

24:30etan Helduentzako “ZU BAI ARTISTA” lehiaketa Kanpako oholtzan. Zer dakizu egiten? Txiste bat kontatu, pinoa, dantza, kantatu, play back … igo oholtzara eta erakuts iezaguzu!!

Irailak 22 larunbata: EUSKARA EGUNA

11:00etan PASTADUN PLATER LIBREA TXAPELKETArako inskripzioa Eskoletako Kanpan.

12:00etan HAURRENTZAKO PUZGARRIAK Uzturre plazan.

12:00etan Proba egin zure txakurrarekin! “Kokotea Etologia”k girotutako TXAKURRENTZAKO LEHIAKETA.

12:00etan Euskararen aldeko KALE IRRATSAIOA Kanpan “Irola Irratia” eta “Tanttaka” Konpartsaren eskutik.

12:00etan Euskaraz Bizi ERAKUSKETA Eskoletako Kanpan.

14:30etan PASTADUN plateraren aurkezpena Eskoletan.

15:00etan HERRI BAZKARIA Kanpan.

16.30etan KATU-TERTULIA PENTATONIX FOLK taldearekin Eskoletako Kanpan.

17.00etan MUS ARINA TXAPELKETA Bikote tabernan.

17:30etan HAURRENTZAKO PUZGARRIAK Uzturre plazan.

18:00etan TXAPA TAILERRA eta HEGAZKIN LEHIAKETA “Uribarri konpartsa”ren eskutik Uzturren.

19:00etan JOLASAK euskaraz “Tanttaka” Konpartsarekin Kanpan.

19:30etan TXAPELA JAURTIKETA LEHIAKETA Uzturre plazan.

19:30etan TXOKOLATADA Uzturre Plazan “Uribarri Konpartsa”ren eskutik.

20:00etan HAUR DISKOTEKA Uzturre Plazan.

20:00etan SARDINADA Uribarri eta Trv. Ciudad Jardin izkinan “Suso” arrandegiaren eskuzabaltasunari esker.

20:30etan Uribarriko AGATE DEUNA ABESBATZA kantu kantari ibiliko da auzoko tabernetatik.

21:00etan EUSKARA-POTEOA “Tanttaka” koadrila eta FABE DE FUCA taldearekin Txosnetatik hasita.

23:00etan Eskoletako Kanpan Kontzertu mundiala: TOMMY GUN eta HABEAS CORPUS

Irailak 23 igandea

10:00etan “Gure Etxea” Auzo Elkarteak antolaturik, MAKAILU TXAPELKETAren inskripzioa, Abasolo Txakolindegian.

12:00etan HAURRENTZAKO PUZGARRIAK Uzturre plazan.

12:00etan HAUR JOLASAK Uzturre Plazako umeen txokoaren barruan Uribarriko gurasoen eskutik: musika, aurpegi margotzea...

12:00etan FIELTRO TAILERRA Uribarriko gurasoekin Uzturren.

13:30etan PINTXO LEHIAKETA auzoko taberna ezberdinetan (ikus oinarriak eta zerrenda).

14:00etan MAKAILUAren aurkezpena Abasolo Txakolindegian.

17:30etan HAURRENTZAKO PUZGARRIAK Uzturre plazan.

17:30etan HAUR JOLASAK Uzturre Plazako umeen txokoaren barruan “Gozaldi Eskaut Taldea”ren eskutik: Tailerrak, musika...

17:30etan Adin arteko PARTXIS lehiaketa Eskoletako Kanpan.

17:30etan Adin guztientzako XAKE IREKIA Eskoletako Kanpan.

18:30etan ARTE MARTZIALEN ERAKUSTALDIA Kanpako eszenatokian auzoko “Fitness Bam” Gimnasioaren eskutik.

19:30etan TXOKOLATADA Uzturre Plazan “Moraza”ri esker.

20:00etan “Mis Ahorros, su botin” (Adicae-Audiovisol. 48 min) DOKUMENTALA Eskoletako kanpan “Uribarriko M-15 Mugimendua”ren eskutik.

INFO + ALDAPANGORA