Aurreko larunbateko eraso sexista salatzeko gaur kontzentrazioa 20:00etan Uribarriko Landan

bertonaldizkaria 2012ko ira. 25a, 13:06

Goizeko 4ak aldera gizon bat 21 urteko neska bati jarraika hasi zitzaion honek etxera joateari ekin zionean. Neskari jazarpen desberdinak egiten ari zela, bakean uzten ez zuelarik, erasotuak jai eremura bueltatu behar izan zuen babes bila eta ez zen erasotzailea topatu.

Jai eremu herrikoi, parte-hartzaile, euskaldun eta feministak eraiki nahian ari Aldapan Gora koodinakundea, non parekidetasunean oinarrituriko kultura elikatzen duen. Askeak eta errespetuzkoak. Beraz, koordinakundeak eta auzoko eragile zein norbanakoek argi utzi nahi dute ez dutela "tankera honetako erasorik onartuko, eta gertatua salatu eta tamainako erantzuna emateko konpromisoa hartzen dugu. Era berean erasotzaileei abisu tinko bezain argia: alde jai eremutik, alde auzotik".

"Erasorik ez erantzunik gabe!" lelopean, gaur, hilak 24, 20:00etan kontzentrazioa deitu du Aldapan Gora koordinakundeak Uribarriko Landan.

INFO + ALDAPAN GORA