21. Mendi Jardunaldiak: gaur, bihar eta etzi

bertonaldizkaria 2012ko aza. 5a, 09:47

Eskarmentu ederra dute Uribarriko Gailurra Mendizale Taldeko kideek. Urtean behin, auzoko jaien ondoren atseden hartu ohi dute, azaroan, hain zuzen ere, Mendi Jardunaldiak antolatzeko. Aurten 21. urtez elkartuko dituzte Bidebarrietako liburutegian mendiko aditu eta abenturazaleak beren esperientzien berri emateko. Hain zuzen ere, Txirrita, Mikel Saez de Urabain eta Adolfo Madinabeitia dira aurtengo gonbidatuak.

- HUTSAREN GAINEAN DANTZAN. Gonbidatua: Txirrita. Azaroak 5.

- HIRU PARETA. HIRU BIDE. HIRU BIZIPEN. Gonbidatua: Mikel Saez de Urabain. Azaroak 6.

- MUNDO PERDIDO. ACOPAN TEPUY. Gonbidatua: Adolfo Madinabeitia. Azaroak 7.

Emanaldi guztiak 19:30ean izango dira Bidebarrietako liburutegian.

INFO + GAILURRA MT