Kutxabank aurrean kontzentratzera dei egin du Uribarritzen kolektiboak

bertonaldizkaria 2012ko abe. 20a, 08:38

Egoera sozioekonomiko latz honetan, "uribarrritarrok mugi behar dugu", kolektiboak dioenez. Horretarako, hitzordua ipini dute abenduaren 28an (Inuzente Eguna, bai) 12:30ean Trauko kaleko Kutxabankeko bulegoaren aurrean. 

"Murrizketen aurka eta gure eskubide sozialak defendatzeko, kalera! Egoera honetan, Kutxabank ez da inuzente" lelopean egingo du kontzentrazioa Uribarritzen kolektiboak.

INFO + #uribarrimugi