Uribarriko Euskaraz Bizi bertso-bazkaria Jon Maia eta Alaia Martinekin (apirilak 20)

bertonaldizkaria 2013ko api. 8a, 09:40

Iaz, estreneikoz egin zen Uribarriko euskaraz bizi bertso-bazkaria, aurten apirilaren 20an egitekoak dira Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariekin; 15:00etatik aurrera Artxandape ikastolan. Horren aurretik, "seguruenik, auzoko tabernetan poteotxoa ere" egingo dute.

Bazkariaren prezioa 12€-koa da, eta sarrerak eskuragarri izango dituzue (datorren astetik aurrera) Endika tabernan, Uribarri elkartean, Artxandape ikastolan, Salbatzaile dantza taldearen lokalean eta Kalderapeko tabernan (zazpi kaletan).

Sarrerak eskuratzeko azken eguna, apirilaren 18 (asteazkena) izango da.

INFO + TANTTAKA