Mila sinaduratik gora, Panerako 5. etxemultzoaren aurka

bertonaldizkaria 2013ko mai. 20a, 09:57

1.143 sinadura aurkeztu ditu Uribarriko Gure Etxea Auzo Elkarteak udaletxean Paneran eraiki nahi duten 20 solairuko eraikinaren aurka.

Auzo Elkartearen iritziz, "Paneran etxebizitza gehiegi daude eta berdeguneak behar dira".

EAJko udal gobernuak  lursail horren birkalifikazioa babesten duen arren, apirilaren 9an, Udal Plangintzaren Aholku Batzordea proposamen horren aurka agertu zen. Sinatzaileek euren iritzia aintzat hartzea eskatu diete Udaleko taldeei.

Paneran etxebizitza gehiago eraikitzeari ezetz esan dio Plangintzaren Aholku Batzordeak