Uribarri eskolak 105 urte: ospakizunak eta erakusketa

bertonaldizkaria 2013ko eka. 4a, 18:37

Ez dago festarik gabeko urtebetetzerik. Horregatik, ekitaldi bereziak prestatzen ari dira ekainaren 14rako.

Ikasturte amaierako jai berezia eta garai bateko argazki eta eskola materialaren erakusketa egingo dira, besteak beste.

Aurrera begira, dokumentala grabatzeko asmoa ere badute, eskolaren iragana eta orainaren berri emango duten protagonistak bilduz.

Festa, topaketa eta bestelakoekin, urteurrena aukera bikaina izaten ari da eskola auzotar eta ikasle ohiengana hurbiltzeko.

INFO + BILBAO EGUNKARIA 2013-EKAINA

ITURRIA: Gorka Otaegi Uriya