Irailaren 20an hasiko dira Matiko-Uribarriko jaiak

bertonaldizkaria 2013ko ira. 2a, 18:31

Aldapan Gora kultur koordinakundea aurtengo jaien prestaketan murgilduta dago.

Egun gutxi falta dira Matiko eta Uribarriko aurtengo jaiei hasiera emateko. Aldapan Gora kultur koordinakundeak jakitera eman duenez irailaren 20an, ostirala, emango zaie hasiera eta irailaren 29ra arte luzatuko dira auzoko jaiak. Lantaldeko kideak egitaraua atontzen buru-belarri lanean ari dira egunotan.

INFO + ALDAPAN GORA