Matiko eta Uribarriko jaietan parte hartzeko gonbita

bertonaldizkaria 2013ko ira. 17a, 09:48

Aldapan Gora kultur koordinakundeak dei egin die bilbotarrei eta bereziki Matiko eta Uribarriko auzotarrei ostiralean, irailak 20, hasiko diren auzoko jaietan parte hartzera.

Kaixo auzokideak!

Iraila heltzearekin batera gure auzoko jaiei ongi etorria eman behar diegu. Gauzak honela, Aldapan Gora Kultur Koordinakundea auzokide eta bertako eragile soziokulturalengana jotzen du Matiko eta Uribarriko jaiak gurekin batera konpartitzeko.

Horretarako, talde gisa ahal duzuen guztietan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu, lehiaketa gastronomikoetan, herri bazkarietan, poteoetan… zuen koadrilaren kamiseta jantzita Uribarriko bazter guztiak koloreztatuz. Jaien hasiera emango dion jaitsieran mozorratuta etortzeko animatzen zaituztegu, osteguneko Ginkanan ekipoa egitera… edota turnoren batean apuntatzera (dena ez da ondo pasatzea, je je)…

Azken finean, denon artean auzoa eraikitzen jarraitzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Testua: Aldapan Gora kultur koordinakundea