Darabilbo aurrera darrai

bertonaldizkaria 2013ko aza. 26a, 10:52

Euskera lantzeko eta sustatzeko, darabilbok aste honetan hainbat ekintza antolatu ditu:

Gaur, azaroak 26 asteartea, Eukal museoari bi txandetan bisita egingo diote (11:00-12:00 eta 12:00-13:00). Bertan erakusketa iraunkorretik pasako dira, Mikeldi eta klaustroa, burdinolak, Bizkaiko maketak... ikusiko dituzte.Arratsaldean Kafe Antzokian "Euskolgetan" ibiliko dira. 18:30-tatik aurrera triki poteoa ta hainbat talde jolas egingo dituzte.  Izena emateko bere web gunean, darabilbo.blogspot.com -en, egin dezakezue.

Bihar, azaroak 23 asteazkena,  Natxo Monteroren eskutik danok dantzatzeko aukera izango dogu. Dantzan eskarmentua duten zein ez duten pertsonek parte hartu dezakete. Helburua une atsegin bat pasatzea da, gorputza eta mingaina mugituz. Iralako Hego etxean izango da, 18:30-etan. Izena emateko Darabilbo.blogspot.com-en aukera dezakezue.

Ostegunean, EusLiderrak tailer interesgarria izango da Uribarriko Bizitegi elkartean. Hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzeko tailerra da,  hausnarketa kritikoa ta parte hartzailea. 19:30-21-30  bitartean izango da eta parte hartzeko telefono honetara deitu behar da: 639 59 30 89.

Ostiral gauean planik onena darabilbok eskaintzen du. Garagardo dastaketa "La catedral de la Cerveza"-n. Edango diren garagardo guztiak euska herrian egindakoak izango dira, eta hauen informazioa ezagutzeko aukera izango dogu. Gaueko 21:00-etan izango da eta izena emoteko darabilbo.blogspot.com-en.

Azkenik, eta garagordoaren biharamuna kentzeko, darabilbok bilbotik hiri ibilbidea antolatu du. Pedro Zuberogoitiaren eskutik gure zazpi kaleak eta bilbon izandako gertakariak ezagutzeko aukera izango dogu. Unamuno plazatik irtengo dira goizeko 11:00-etan eta Kafe antzokian bukatuko dute 13:00-etan. Izena ematea darabilbo.blogspot.com-en.

Gogoratzen dizuegu ekintza denak doan direla, beraz, parte hartzera animatu zaitezte!