"Istorio BIziak" ahozko narrazioaren kultur programa

bertonaldizkaria 2014ko ots. 5a, 13:18

Kultura eta Hezkuntza sailak "Istorio biziak" jarriko du martxan. Ahozko narrazioaren inguruko kultur programa barria da eta 2. barrutira dago zuzendua. Guztira, 24 jarduera burutuko dira otsailaren 10etik 23ra Castañoseko eta Zurbaranbarriko Udaltegietan eta Barrutiko beste gune batzuetan.

Programaren barruan, beste batzuen artean, umeentzako ipuin kontalariak, helduentzako ipuin erotikoak, hitzaldiak, tailerrak, “ipuin poteoak”, Funikularrean egingo diren saioak eta amaiera ekitaldia egongo da. Bertako narratzaileen eta adituen partaidetzarekin batera, nazioartekoek ere hartuko dute parte, Yoshi Hioki japoniarrak eta José Campanari argentinarrak, besteak beste.

Programak, Udaleko beste sail eta baliabide batzuen eta Barrutiko beste eragile batzuen laguntza ere badu. Ahozko narrazioaren inguruko ekimena da, baina bere bokazioa beste formatu batzuk lantzea ere bada, idatzizko narrazioa, komikiaren eta ikus-entzunezkoaren mundua, bertsolaritza…

“Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS”, jarraipena izateko bokazioz sortzen da, eta urtero gai edo ardatz nagusi bat izango du. Horrela, aurten, “2. barrutia kontu kontari” goiburua duen egitaraua, auzo horietako istorioetan edo oroitzapenetan zentratuko da. Lehenengo edizio honetan –eta hurrengoetan– Kultura eta Hezkuntza Sailak udaleko beste sail edo ekipamendu batzuen laguntza izango du. Horien artean daude Kideguneak, Gaztegunea, Liburutegia, Funikularra; eta Barrutiko Jubilatuen eta Dendarien elkarteak.

Egitaraua

“Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” ez da aisiarako jarduera gisa soilik aurkezten, adin talde guztiei zuzendutako prestakuntza eta sorkuntza ekimen gisa baizik, euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren jarduerekin. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzetako narratzaileak egongo dira, horietako batzuk nazioarte mailakoak, Bartzelonan bizi den eta bere kontakizunak gaztelaniaz, japonieraz eta euskaraz eskaintzen dituen Yoshi Hioki japoniarra, eta José Campanari antzezle, antzerki zuzendari, egile eta istorio kontatzaile argentinarra, nazio zein nazioarte mailako erreferentea ahozko narratzaile gisa zein narratzaileen prestataile gisa. Horrez gain, bertsolari ezagunak ere egongo dira.

Aurreikusitako jardueretako bat “Ipuin poteoa” da, jai giroan ospatuko den proposamen berritzailea. Horrela, ipuinen eta bertsoen bitartez, oso ohikoak ez diren lekuetara eta ikus-entzuleengana hurbilduko da ahozkotasuna, oraingo honetan Iturriondo plazara eta Funikularraren plazara.

Funikularrean bertan saioak egongo dira otsailaren 16an eta 23an, domekaz, eta saio horietan, oso ondo ezagutu daitezkeen arren oso gutxi ezagutzen diren lekuek ezkutatzen dutena ikusteko aukera izango dugu. Horien artean daude aipatutako ondare elementu berezi hori eta bere ingurunea.

Halaber, egitarauak, familia osoari eta neska-mutilei zuzendutako ipuin kontalariak eta helduentzako ipuin erotikoak eta hitzaldiak, hezitzaileentzako tailerrak, helduei eta gainerako guztiei zuzendutako ahozko narrazio ikuskizunak eta ingelesez eskainiko diren umeentzako ipuin saioak ere jasotzen ditu.

Aurretiko jarduerak

Programaren aurretik hainbat jarduera egin da barrutian. Horrela, alde batetik, urtarrilaren 24an, 25ean eta 31n eta otsailaren 1ean, 7an eta 8an, 2. Barrutiko Kideguneeetan eta Moraza plazako Gaztegunean parte hartu duten neska-mutilek, “Sor ditzagun Istorio BIziak” ekimenean hartu dute parte. Tailer berritzaile horretan gazteek istorioak sortu dituzte talde lanean, pertsonaiei bizia emanez eta auzoan kokatuz. Horrez gain, Uribarriko Gaztegunearen kasuan, bertako gazteek komiki formatua duten istorioa ari dira garatzen, eurak egina eta diseinatua. Sorkuntza gune horren emaitza gisa, istorio horiek eta bere irudiak eta komikia jasoko dituen liburua argitaratuko da. Argitalpen horren bertsio digitala eta paperezkoa Istorio BIziak ekimenaren Amaiera Ekitaldian aurkeztuko dira, otsailaren 22an, zapatuan, Castañoseko Udaltegian.

Beste alde batetik, urtarrilaren 28an, 29an eta 30ean Zurbaranbarriko Udaltegian eta otsailaren 4an, 5ean eta 6an Castañosekoan egin zen “Gogoratzen dut…” ekimenaren helburua, auzoarekin erlazionatutako oroitzapenak berreskuratzea izan da.

Egutegia

Otsailak 10

  • Castañoseko Liburutegian, 18:00etan, Ipuin saioa “Paperezko ateak” (neska-mutilentzat)
Otsailak 11

  • Castañoseko Udaltegian, 17:30ean, “Cuentos desde el regazo” tailerraren hasiera (helduentzat)
  • Castañoseko Udaltegian, 19:00etan. “Ipuina, beldurrak galarazteko bitartekari gisa” mintzaldia (helduentzat)
  • Zurbaranbarriko Jubilatuen Etxea, 19:00etan. “Historias abiertas” ahozko narrazio ikuskizuna (helduentzat)
Otsailak 12

  • Zurbaranbarriko Udaltegia, 18:00etan. “Ikusi Makusi” ipuin saioa (familia osoarentzat)
Otsailak 13

  • Castañoseko Udaltegia, 18:00etan. “Ipuinak BIraka” tailerra (neska-mutilentzat)
  • Zurbaranbarriko Udaltegia, 19:00etan. Hitzaldi-topaketa: “De la memoria a la lengua” (helduentzat)
Otsailak 14

  • Castañoseko Udaltegiko liburutegia, 19:00etan. “contar x CONTAR” ahozko narrazio ikuskizuna (helduentzat)
Otsailak 15

  • Castañoseko Udaltegia, 10:00etan. “Introducción a la Narración Oral” tailerra (guztientzat)
  • Funikularraren plaza, 12:30etan. "Ipuin-poteoa" (guztientzat)
Otsailak 16

  • Funikularra, 11:30etan. “Bilbao Bizirik” ahozko narrazio saioa (guztientzat)
Otsailak 18

  • Traukoko BBK Jubilatuen etxea, 19:00etan. “Historias abiertas” ahozko narrazio ikuskizuna (helduentzat)
Otsailak 19

  • Castañoseko Udaltegia, 18:00etan. Kontu Kantoi “Esaldi bat, esaldi bi… kontu kontari” (familia osoarentzat)
  • Zurbaranbarriko Udaltegia, 19:00etan. “Bilbao a través de sus cuentos y leyendas” mintzaldia (helduentzat)
Otsailak 20

  • Castañoseko liburutegia 18:00etan. Ipuin-kontalaria (ingelesez) “The house that Jill bought” (neska-mutilentzat)
  • Zurbaranbarriko Udaltegia 18:00etan. Tailerra “Ipuinak Biraka” (neska-mutilentzat)
Otsailak 21

  • Zurbaranbarriko Udaltegia 19:00etan. “Beldurrak gainditzen” ipuin saioa (neska-mutilentzat)
  • Zurbaranbarriko Udaltegia 19:00etan.  “La flor que palpita” ipuin erotikoen saioa (helduentzat)
Otsailak 22

  • Zurbaranbarriko Udaltegia, 9:30etan. “Introducción a la Narración Oral” tailerra (guztientzat)
  • Iturriondo plaza (Zurbaranbarri), 12:30etan. "Ipuin-poteoa" (guztientzat)
  • Castañoseko Udaltegia, 18:00etan. Amaiera ekitaldia
Otsailak 23 

  • Funikularra 11:30etan. “Bilbao Bizirik” ahozko narrazio saioa (guztientzat)