Zorrotzaurre izenaren erabilpen okerrari buruz

prestaldizkaria 2012ko mai. 16a, 10:47

Haserre daude aspaldion hainbat deustuar Zorrotzaurre izenaren erabilpen okerra dela eta. Batik bat IMQren klinika Botika Zaharrean inauguratu denetik ‘IMQ Zorrotzaurre’ izenarekin (eraikinak berak rotulo handia du ‘Zorrotzaurre’ izenarekin). Gainera, komunikabide askotan izen hori erabiltzen da Botika Zaharraren ordez.

Oker hori ezjakintasunaren ondorio dela irizten diote askok eta, okerra zuzentze aldera, gure irakurle Estherrek mapa bat bidali digu. Eskerrik asko!