Atxilotu dute Zorrotzaurren joan den larunbatean emakume bat erasotu zuen gaztea

prestaldizkaria 2012ko ira. 18a, 12:33

Irailaren 15ean, gaueko 10ak aldera, gizon gazte batek emakume bat erasotu zuen Zorrotzaurren. Hainbat kolpe eman zizkion. Emakumeak aurre egin eta ihes egitea lortu zuen. 

Eman zuen erasotzailearen deskribapenari esker, biharamunean identifikatu eta atxilotu zuten erasotzailea Deustuko Erriberan. Erasoa gertatu zen lekutik hurbil.

INFO + EL CORREO