Kontzentrazioa gaur 19:00etan Euskaldunako errotondan Zorrotzaurreko eraso sexista salatzeko

prestaldizkaria 2012ko ira. 19a, 11:10

Joan den larunbat gauean Zorrotzaurren izan zen emakume baten aurkako eraso sexista salatzeko Deustuko PARE feminista taldeak kontzentrazioa deitu du gaur, irailak 19, Euskaldunako errotondan 19:00etan.

Irailaren 15ean, gaueko 10ak aldera, gizon gazte batek emakume bat erasotu zuen Zorrotzaurren. Hainbat kolpe eman zizkion. Emakumeak aurre egin eta ihes egitea lortu zuen. Eman zuen erasotzailearen deskribapenari esker, biharamunean identifikatu eta atxilotu zuten erasotzailea Deustuko Erriberan. Erasoa gertatu zen lekutik hurbil.

INFO + PARE

INFO + EL CORREO