Deustualdeko herritarrek Zorrotzaurreko eraso sexista publikoki salatu dute

prestaldizkaria 2012ko ira. 20a, 13:38

Isila izan zen atzo arratsaldean Euskaldunako errotondan PARE femista taldeak deituriko elkarretaratzea. 60 lagun inguru bertaratu ziren joan den larunbatean Zorrotzaurren gertatu zen eraso sexista kalean salatzera. 

Tartean, Zorrotzaurreko eta Erriberako auzotar ugari zeuden, horietako asko oso kezkatuta azken hileetan gertatu diren istilu eta erasoengatik.

Irailaren 15ean, gaueko 10ak aldera, gizon gazte batek emakume bat erasotu zuen Zorrotzaurren. Hainbat kolpe eman zizkion. Emakumeak aurre egin eta ihes egitea lortu zuen. Eman zuen erasotzailearen deskribapenari esker, biharamunean identifikatu eta atxilotu zuten erasotzailea Deustuko Erriberan. Erasoa gertatu zen lekutik hurbil.

Argazkia: PARE

INFO + PARE