Elorriaga menditik ateratako panoramika honetan, Bandera izenez ere ezaguna, lehen faseko Obra Sindikaleko lehen etxeak ikus ditzakegu. Futbol zelaiarekin bat, 1950. urtean inauguratu ziren.
Lehen planoan Tellaetxe auzoko ortuak bereizten dira, baita trenbidea ere, eta etxebizitza frankistak eraikitzeko eraispenik salbatutako baserri gutxi batzuk. Guzti horren atzean itsasadarra eta Zorrotzaurre daude.
Testua eta argazkia: Txema Luzuriaga