Ekintzaz betetako asteburua Zorrotzako jaietan

  Jaiak  Zorrotza

Ekintzaz betetako asteburua Zorrotzako jaietan

Ekitaldi eta jardueraz beteta dago Zorrotzako jaietako egitaraua asteburuan. Igandera arte, urriaren 2 arte, hamaika zeregin eta aukera egongo da Azoka parkearen inguruan. 

Kalea okupatuko dute gaur Zorrotzan jaiak direla eta

  Oharrak  Zorrotza

Kalea okupatuko dute gaur Zorrotzan jaiak direla eta

Udalak jakitera eman duenez, bihar, irailak 23, ostirala, 19:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa geldituko dute Zorrotza auzoan, jaietako kuadrillen jaitsiera dela eta. 

BIA Forumeko jarduerak Zorrotzaurreko Papelera eraikinean izango dira

Erabiltzailearen aurpegia

BIA Forum 2016, Bilbon nazinoarteko adituak tarteko dirala egingo dan uri birsonkuntzearen kongresu bat baino gehiago da.

Bilboko Nazioarteko XVI. Atletismo topaketa ospatuko da larunbatean Zorrotzan

  Kirolak  Zorrotza

Bilboko Nazioarteko XVI. Atletismo topaketa ospatuko da larunbatean Zorrotzan

Udalak, Bilbao Atletismo Santutxu klubarekin batera antolatuta, datorren larunbatean, ekainak 25, 17:00etan hasita, Zorrotzako udal pistan, Bilboko Nazioarteko XVI. Atletismo Topaketa izango da.

Zorrotzako bihurgunetan pantailak paratuko dituzte zaratatik babesteko

  Jendartea  Zorrotza

Zorrotzako bihurgunetan pantailak paratuko dituzte zaratatik babesteko

Ekainaren erditik aurrera hasiko dira zaratatik babesteko Zorrotzako bihurgunetan pantailak jartzeko lanak. Imanol Parrales, hazkunde ekonomikorako zinegotziak azaldu bezala, proiektua aurrera eramateko azken tramiteak "bukatzear" daude. Beste hainbat hobetze-lan iragarri ditu datorren 2016-2017 biurterako. 

Zorrotzako frontoia estaltzeko obrak aurtengo azken hiruhilekoan hasiko dira

 Zorrotza

Zorrotzako frontoia estaltzeko obrak aurtengo azken hiruhilekoan hasiko dira

Udalak adierazitakoaren arabera, Zorrotzako Azoka Plazako frontoia zaharberritzeko eta haren gainean estalkia jartzeko lanak urrian hasi eta abenduan bukatuko dira. Bestalde, kioskoa ere eraberrituko dute bertako sarbidea errazteko asmoz. 

Maiatzaren 27an ospatuko da 2016ko Txinboeguna

  Jaiak  Zorrotza

Maiatzaren 27an ospatuko da 2016ko Txinboeguna

Urtero legez, Zorrotzako Txinbotarra konpartsak Txinboeguna ospatuko du hilaren 27an. Gauzak horrela, egun oso zehar ekintza ezberdinak egongo dira Azoka parkean eta euria eginez gero, ospakizuna gaztetxean izango da. Besteak beste, musika, umeentzako jolasak, garagardo dastaketa edota bazkaria egongo dira. 

Alazne Lopez Etxebarria omendu dute Zorrotzako lorategi bati bere izena jarrita

  Jendartea  Zorrotza

Alazne Lopez Etxebarria omendu dute Zorrotzako lorategi bati bere izena jarrita

Zorrotzako auzokideen elkarteak egindako eskaerari erantzunez Bilboko Udalak Alazne Lopez Etxebarria dantzari gaztea omenduko du gaur goizean, Zorrotzan lorategi bati haren izena jarriz.

Ur mozketak iragarri dituzte biharko Zorrotzan eta Deustun

  Oharrak  Deustualdea  Zorrotza

Ur mozketak iragarri dituzte biharko Zorrotzan eta Deustun

Udalak jakinarazi duenez, bihar, osteguna, maiatzak 12, hainbat orduz ura kenduko dute Hermogenes Rojo kalean, Abaro estratan eta Rfaela Ybarran.

Gose greba mugagabea hasi dute Fresneseko kartzelan Itziar Morenoren isolamendua salatzeko

  Jendartea  Zorrotza

Gose greba mugagabea hasi dute Fresneseko kartzelan Itziar Morenoren isolamendua salatzeko

San Inazioko Itziar Moreno presoa "isolamendutik atera arte", Fresneseko (Frantzian) espetxean gizonezkoen moduluan dauden euskal presoek "gose greba mugagabeari" ekitea erabaki dute. Tartean dago Saul Curto preso zorrotzarra. 

Barra-barra eta barre-barre

  Kultura-aisialdia  Zorrotza

Barra-barra eta barre-barre

Hainbat ikuskizunekin barre egiteko aukera eskainiko du gaur eta bihar Zorrotzako zazpigarren clown erakusketak. Gaur, besteak beste, Trapu Zaharra taldearen Conga eta Dado clown kanadarraren Oddball, mi tío el jorobado magiaz eta ezustez betetako emanaldiarekin. 

Zorrotzak VII. Clown Erakusketa jasoko du gaurtik aurrera, Kultura Kalez Kale programaren baitan

  Kultura-aisialdia  Zorrotza

Zorrotzak VII. Clown Erakusketa jasoko du gaurtik aurrera, Kultura Kalez Kale programaren baitan

Bilbok kaleko Arte Eszenikoen EAEko eskaintzarik zabalena jasoko du maiatzean eta ekainean, Kultura Sailak, hiriko barrutietara zuzenduta batez ere, diseinatu duen programazioarekin. Eskaintza anitz hori gaur, osteguna, hilak 5, helduko da Zorrotzara, Azoka parkean eta auzoko udal liburutegian egingo den Clown Jaialdiaren VII. edizioarekin.

Plaka frankistak kendu ditu Gazte Komunistak erakundeak

 Zorrotza

Oroimen Historikoaren Legea "betetzen ez dela eta", Gazte Komunistak erakundeak plaka frankistak kentzeari ekin dio Bilbon.

Pilotalekuaren estaltze-obraz gain, erreforma osoa egingo dute Zorrotzan

 Zorrotza

Pilotalekuaren  estaltze-obraz gain, erreforma osoa egingo dute Zorrotzan

Zorrotzako pilotalekua ez ezik frontoiaren inguruan dauden lokal soziokulturalak ere estaliko dituzte, Zorrotzako Taldeen Koordinadorak jakinarazi duenez. Obra urte amaieran gauzatuko du Bilboko Udalak. Koordinadorak Auzokide Planean aurkeztutako proposamena osotasunean beteko da horrela.

Ikasleak EHUra joateko Zorrotzan Bizkaibusen geltokia eskatu dute

 Zorrotza

Ikasleak EHUra joateko Zorrotzan Bizkaibusen geltokia eskatu dute

Zorrotza auzoko elkarte sozio-kultural desberdinen aldarrikapen historikoa izan da, ikasleak EHUra joateko auzoan geltoki bat izatea. 

Motorzale bat hil da, kamioi batekin talka egitean

  Jendartea  Zorrotza

Montevideo etorbidean gertatu da istripua gaur eguerdian Bilboko Udaleko lorategien zaintzara bideratutako kamioi baten eta motor baten artean. 

Zorrozgoitiko igogailu bertikala jada abian

  Jendartea  Zorrotza

Zorrozgoitiko igogailu bertikala jada abian

Zorrotzako auzokideek badute azpiegitura berria erabiltzeko aukera. Igogailu bertikalak Zorrozgoiti auzoa eta A8 autobidea lotuko ditu. 

Espazio publikoa okupatuko dute bihar Barinaga kalean

  Oharrak  Zorrotza

Espazio publikoa okupatuko dute bihar Barinaga kalean

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihartik, abenduaren 15etik hilaren 31ra bitartean, gutxi gorabehera, kalea itxi eta galtzada, espaloia eta alde bietako aparkalekuak okupatuko dira Barinaga kalean.

Azaroak 29, 10. Perretxiko Eguna Askabiden

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Azaroak 29, 10. Perretxiko Eguna Askabiden

Urtero legez perretxiko erakusketa-dastaketa ospatuko da hurrengo igandean Zorrotzan, Askabide kultur elkarteak antolatuta.

Denboraren bankua gaurtik martxan egongo da Zorrotzan

  Jendartea  Zorrotza

Denboraren bankua gaurtik martxan egongo da Zorrotzan

Gure Lurra elkarteak 8. barruti mailan funtzionatuko duen denboraren bankua aurkeztuko du gaur, hilak 19, Zorrotzako Udaltegian, 19:00etan.