Eskuratu 2 sarrera 'Maite Larburu' ikusteko

Eskuratu 2 sarrera 'Maite Larburu' ikusteko

Hezurren azpian diskoaren aurkezpena.

Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jole klasiko nomada, ogibidez. Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari egin zen ezagun. Baina oraingoan proiektu propio eta berria dakar. Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, bakarkako lan berria sortu du.

Maleta, aireportu eta trenbidez josiriko mikrokosmos batera egingo dugu jauzi. Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa…ditu musikaren osagai. Horrez gain, Carlos Taroncherren klarineteak eta perkusio piloa (gaileta kaxak, piña-potoak, goilarak…)