Duela bi aste, abuztuaren 8an, Leire Rodriguez, 34 urteko emakumea hilda aurkitu zuten Abusu auzoan. Kotxe batek harrapatu eta gidariak ihes egin zuen bera oraindik bizirik zegoenean. Bertatik igaro zen kotxe batek aurkitu zuen emakumearen hilotza ordu batera.
Aste honetan, Ertzaintzak, bere kasua indarkeria matxistarekin lotu du eta hiltzailea bere senar ohia izan daitekeelakoan daude. Gizona bere buruaz beste egiten ahalegindu zen asteartean Ollarganeko trenbidera salto eginez; egun ospitalean jarraitzen du larri.
Gaur goizeko elkarretaratzean, besteak beste, Arrigorriagako eta Bilboko alkateak ikusi ditugu beste hainbat eragile eta herritarrekin batera. Bihar, Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzeak egingo dira Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñan. Bilboko protesta 20:00etan izango da Arriagako plazan.