Ezagutzera eman dituzte 2017ko aratusteetako kartel finalistak

  Jaiak  Bilbo

En La Calle, San Anton, BoroBilbo, Conceptual, Bil-Ba-O eta Sardinita dira Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketako finalistak. Haien artean aukeratuko da otsailaren 23tik 28ra ospatuko diren Bilboko Aratusteetako irudia.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Cabacas auziaren balizko artxibatzearen aurrean justizia eskatu dute Iñigorentzat

  Jendartea  Bilbo

Ehunka lagun kalera atera ziren atzo arratsaldean, abenduak 1, Iñigo Cabacasen auzian "injustiziekin bukatzea" exijitzeko eta bere senide zein lagunei babesa agertzeko. Ana Torres epaileak datorren astean erabakiko du epaiketa egin edo auzia artxibatuko duen.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Ekologistek eta langileek protesta bateratua burutu dute Iberdrolaren Akziodunen Batzordearen aurrean

  Jendartea  Bilbo


Iberdrolako Akziodunen Batzordeak bilera nagusia egin du goizean Euskalduna jauregian. Hitzordu honen aurrean, Garoñaren kontrako Bizkaiko Foroak, Sestaoko ACBk eta Zumarragako Arcelor Mittaleko langileek elkarretaratze saratatsua egin dute. Besteak beste, Garoñaren balizko irekiera, energiaren prezioaren garestitzea eta Zumarragako lantegiaren itxiera salatu dituzte. 

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Bilboko aratusteak iragartzeko sei kartel finalistak aukeratu dituzte

  Jendartea  Bilbo

Bilbao se disfraza, Nada sin Carnaval, Sardina in the box, Txo!, Un carnaval con Mayusculas, Mozorro Salve eta Kolorez blai! dira 2016ko Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketaren finalistak. Beraz, hauen artean aukeratuko da aratusteetako irudi nagusia. 

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Indarkeria sexistaren aurkako kartelekin bete dituzte Alde Zaharreko hainbat komertzio

  Jendartea  Alde Zaharra

Bart, "Hau ez da gure bakea! Ekin autodefentsa feministari!" zioten kartelez jantzita agertu ziren Alde Zaharreko hainbat saltokitako erakusleiho. Ekintza honen bidez, zenbait markak indarkeria sexista "gauzatzen" dutela salatu zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Beldurraren tematika nagusituko da asteburuan Bilbo Zaharrean eta Deustuibarran

  Jaiak  Alde Zaharra  Deustualdea

Larunbatean, urriak 31, Hallowen eguna ospatuko da. AEBetako kulturan errotua dagoen festa bada ere, munduko hainbat txokotan, jendeak mozorroak jantzi eta kalera ateratzeko ohitura hartu du. Bilbon, hain zuzen ere, Bilbo Zaharrean eta Deustuibarran, beldurraren eta sorginen gauak prestatu dituzte. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

[Argazkiak] Kultura politiko berri baten erakusleihoa

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Jendetza bildu zen larunbatean Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak sustatutako eta hamaika eragileren atxikimendua jasotako Alternatiben Herrian (160 eragile inguruk egin dute bat deialdiarekin). "Erakusten ari gara bizi gaitezkeela beste era batera, kontsumoaren alorrean, energiarenean, hezkuntzarenean, elikadurarenean...".  

»» Ikusi argazki guztiak (52)

Harrera beroa egin diote Txente Askasibarreri San Inazion

  Politika  Deustualdea

Auzoko preso politikoa aske geratu zen atzo goizean. Topaseko (Salamanca) kartzela atarian zain zituen senide eta lagunak eta arratsaldean, 19:30ak aldera, San Inaziora heltzean, lagun eta gertukoen babesa jaso zuen Levante plazan. 

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Etxebarria parkeko zirkoa eta barrakak Aste Nagusiaren zain

  Jaiak  Bilbo

Bederatzi egun baino ez dira geratzen Aste Nagusiari hasiera emateko eta dagoeneko, urtero Etxebarria parkean egoten diren barrakak eta zirkoa lanean hasi dira, abuztuaren 22rako dena prest izateko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte

  Jaiak  Bilbo

Ekainaren 29tik, astelehena, uztailaren 3ra bitartean, herritarrek kartelaren hautaketan parte hartu ahal izango dute Bilboko Udaleko webgunearen bitartez (www.bilbao.net ), Aste Nagusiko Facebook gune ofizialaren bitartez (www.facebook.com/bilbaofestak ), ageriko moduan Plaza Zirkularrean kokaturiko Bilboko Turismo Bulegoan edota hedabide kolaboratzaileen bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Deustuko jai herrikoiak babesteko egunak arrakasta handia izan du

  Jaiak  Deustualdea

Udalak, espazio publikoa erabiltzeko baimenik eman ez bazuen ere eta azken momentuan ekintzak lekuz aldatu bazituzten ere, jendetzak parte hartu zuen larunbatean Deustuko jai herrikoiak babesteko egunean. 

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Ehuntze egun jendetsua Deustun

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Hainbat lagun hurbildu ziren atzo, igandean, ekainak 7, Deustuko Sancho Azpeitia plazara (La Zona). Bertan, ekainaren 21eko Gure Esku Dago dinamikaren hitzordura begira, ohialak josten ibili ginen. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Elkarretaratzea egin dute Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko

 Abando - Indautxu

Palestinak pairatzen duen "apartheid-a" gaitzesteko nazioarteko astearen baitan, atzo, asteazkena, hilak 4, elkarretaratzea burutu zuten hainbat lagunek 'Stop apartheid, Palestina askatu, Isralei boikot' lelopean,  Plaza Biribilean.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Aratuste busti eta ezberdinak

  Jaiak  Bilbo

Inauteri eredu berriak ez du esperotako arrakasta izan Bilbon, neurri handi batean, eguraldiagatik. Iaz baino euri gutxiago egin duen arren, etengabeko zirimiriak parte-hartzea lausotu du.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Goizalde Landabaso eta Juan Carlos Bilbao izendatu dituzte 2015eko Farolin eta Zaranbolas

  Jaiak  Bilbo

Atzo izan zen epaiketa arratsaldeko 19:30ean Plaza Barrian eta dagoeneko, aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenek badute izena; Goizalde Landabaso kazetari bilbotarra da Farolin eta Juan Carlos Bilbao ostalari bilbotarra, Zarambolas.

»» Ikusi argazki guztiak (60)

Goienkaleko tabernek Erdi Aroko mozorroak aukeratu dituzte aurtengo aratusteetarako

  Jaiak  Alde Zaharra

Gora Somera, Goienkaleko auzotar, merkatari eta ostalarien elkarteak, Bilboko Konpartsak eta Jai Batzordearen laguntzaz, aratusteak ospatzeko ekimen ezberdinak antolatu ditu. Erdi Aroko armarri eta dekoratuekin kaleko hormak eta barrak jantziko dituzte datozen egunetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badatoz Deustu eta Otxarkoagako inauteriak

  Jaiak

Bilboko inauteriak ospatu baino astebete lehenago, gaur, otsailak 6, hasiko dira Deustuko inauteriak, eta bihar, otsailak 7, Otxarkoagakoak. Bi auzo hauek emango diete hasiera 2015eko aratusteei eta jarraian, Bilbokoak zein beste hainbat auzotakoak etorriko dira. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sententziaren zain geratu da Kukutzaren auzia

  Jendartea  Errekalde

Ostiralean bukatu zen Kukutza gaztetxea okupatzeagatik epaitu dituzten 23 lagunen aurkako auzia. Fiskaltza akusazioa mantentzearen alde agertu zen eta defentsak absoluzioa eskatu zuen. Arratsaldean ehunka lagunek, euriari aurre eginez, epaituekiko elkartasuna adierazteko manifestazioan parte hartu zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

JL Gomez Querejeta: "Askok pentsatu zuten upategia muntatzea panazea zela, baina ez da horrela"

  Jendartea  Deustualdea

Agirre Lehendakariaren etorbidean bizi izan da Jose Luis Gomez Querejeta 26 urtera arte. Leku askotakoa sentitzen da: Deustukoa, Elorriokoa, Eskoriatzakoa… 1992tik txakolina egiten du Elorrion, mendiko txakolina, Mendraka izenekoa.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Ikur naziek eta Josue Estebanezen askatasuna exijitzeko pintadek bete dute Deustu

  Jendartea  Deustualdea

Bart margoketa faxistak agertu dira Deustuko hainbat lekutan, besteak beste, esbastika naziak eta Josue Estebanezen askatasuna galdegiten duten mezuak. Estebanez izan zen 2007ko azaroan, Madrilen, Carlos Javier Palomino antifaxista erail zuen gizona. Egun 26 urteko kartzela zigorra betetzen ari da.

»» Ikusi argazki guztiak (6)