Larrugorritan, gastu militarraren eta AHTaren aurka

uriola.eus 2022ko abe. 23a, 12:46

Berri-Otxoak plataformak, Kakitzat erakunde antimilitaristak eta AHT Gelditu! ekimenak deituta, zenbait ekintzaile Eusko Jaurlaritzaren Kale Nagusiko egoitzaren aurrean bildu dira, aldarrikapen bitxiaren bidez makroproiektuetara nahiz gerrara bideratutako aurrekontua gaitzetsi eta horrek herritarren pobretzea dakarrela salatzeko. "Horrela uzten gaituzte murrizketek", adierazi dute, pixoihalak soinean.

Biluzik, pixoihalez soilik estalita, ekintzaile antimilitaristek pobreziaren salaketa eta abiadura handiko trenaren aurkako kontzentrazioa egin dute Eusko Jaurlaritza Bilbon. 2023rako Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako aurrekontuek “murrizketa sozialak dakartzatela” salatu dute: “Ehunka milioi euro xahutzen dituzte obra faraonikoetan eta gastu militarrean”.