Joan-etorriko internazionalismoarekin bat egiteko deia luzatu du Askapenak

  Jendartea  Bilbo

Askapena erakunde internazionalistak 30 urte betetzen dituen honetan, betiko dinamikarekin jarraitu nahi dute, munduko prozesu emantzipatzaile ezberdinak ezagutu eta Euskal Herrian jakitera emateko.

Solteren 'Eraldatutako mundua' ikus-entzunezko bihurtu du Larraitz Zuazok

  Kultura-aisialdia  Santutxu

Ikusentzunezko lan ezberdin bat jorratzeko animazio grafikoaren teknika bereziak erabili dituzte Santutxuko Solte musika taldeak eta Larraitz Zuazo (Begira Bideoak) artistak. 

San Valent HIL

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Otsailak 14. Sistema kapitalista heteropatriarkal txuriak antolatutako jaia dugu gaurkoa, maitasun erromantikoaren jairik potoloena. Harreman monogamoa, heterosexuala eta betirako izan behar duen hori goraipatzen du gaurko egunak, eta hori gutxi izango balitz, kontsumismo masiboa ere.

Errepertorio anitza eta kalitatezkoa eskainiko du Bilbao Distrito Jazz programak ostiraletik aurrera

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Ostiral honetan abiatuko da Bilbao Distrito Jazz egitarauaren hemezortzigarren edizioa. Oraingo honetan, jazz garaikideenean nagusi diren artistez osatutako eskaintza anitza eta kalitatezkoa, eta genero horretako bertako artista gazteek eskainiko duten inaugurazio kontzertua proposatzen dituzte.

Ditugun eta nahi eta behar ditugun hedabideen arteko aldea

 Bilbo

Hedabideen inguruan hausnarketan eta solasean gidatu ditu Leire Palacios kazetariak hedabideen mundua ondo ezagutzen duten lau lagun. Nagore Uriarte, Xabier Landabidea, Gorka Salces eta Koldo Bizkarguenaga, hain zuzen ere. 

Galdera gehiago Bilboko Aratusteak ezagutzeko

  Jaiak  Bilbo

Ane Zabala eta Galder Perez 2016ko Farolin eta Zaranbolas Bilboko Aratusteen Lehiaketara aurkeztu dira Aratusteen ereduaz zenbat dakiten probatzeko. Galdera gehiagori erantzun behar izan diete lehiaketako bigarren zati honetan. 

600 gazte inguruk parte hartuko dute gazteen Harrapazank programan

Gazteen artean euskara modu erakargarrian eta berritzailean bultzatzeko asmoarekin, Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak (Euskara Elkarteen Federazioak) abian jarri dute gazteentzako Harrapazank programaren hamabigarren edizioa. Ekimen hau 8 eta 18 urte bitarteko bilbotar gazteentzat da eta euren gustuetara egokitutako jarduerak eta euskarazko esperientzia berriak eskaintzen zaizkie.

Pedro Riveroren 'Psiconautas, los niños olvidados' animazioko filmak Goya saria eskuratu du

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Rivero bilbotarrak Alberto Vazquezekin zuzendu duen animazioko filma hamaikatxo sari irabazita zegoen. Larunbat gauean beste bat eskuratu du, Espainiako Zinearen Akademiak ematen duen Goya saria. 

Gaur estreinatuko dute 'BatZuk. Euskararen lau aurpegi' dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

20. Korrikarako beren-beregi ekoitzi du dokumentala AEK-k eta Hiru Damatxo Ideia Faktoriak. Euskararen lau aurpegi erakusten ditu. EITBren egoitzan ikusi ahalko da lehen aldiz gaur, otsailaren 2an. 

Harrapazank programan izena emateko epea otsailaren 5ean amaituko da

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Datorren igandean, otsailak 5, amaituko da Harrapazank euskarazko gazteen programan izena emateko epea. 8 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da hau; hain zuzen, talentua eta sormena erakusteko grina dutenei.

7Katu: bizi eredu alternatiboak eraikitzeko eskola

  Jendartea  Alde Zaharra

Lehen aldiz espazioa okupatu zenetik hamar urte pasa direnean, "mila gauza" gertatu dira Solokoetxeko eskaileretako gaztetxean. Jendea aldatuz joan da, Bilbo aldatuz joan da, baita Alde Zaharra ere. Berdin mantendu dena "gaztetxearen esentzia" izan da. 

Bilboko Zirkuituak XVI. edizioari ekingo dio gaur antzerki proposamen berrienekin

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Bilboko Zirkuituaren XVI. edizioa martxan dago jada. Arte eszenikoen alorrean, zaletuek edo erdi-profesionalek osatutako bertako taldeen jarduera bultzatu nahi duen Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako programak gaur, osteguna, hasiko du urteko lehenengo fasea, apirilaren 6ra arte luzatuko den eta hamabi konpainiaren 16 emanaldi jasoko dituen egitarauarekin.

Kataluniako eta Frantziako sei konpainiak lortu dituzte 'De Mar a Mar' programaren laguntzak

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Frantziako, Kataluniako, Aragoiko eta Euskal Autonomi Erkidegoko ehun konpainia baino gehiago aurkeztu ziren zirku proiektu garaikideen garapenerako laguntzen lehenengo deialdira, zirkuko arteen mugaz gaindiko lankidetzarako De Mar a Mar – Pirineos de Circo ekimenaren barruan.

Eraiki zenetik mende bat betetzen denean, Iralabarriren historia irudietan erakusten duen bideoa aurkeztuko dute

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Oraindik ere hilaren amaiera arte Kirikiño etorbideko plazan ikus daitekeen 'Iralabarri: auzo baten bizitzan, mendeurrena' erakusketaren jarraipen gisa, Kultura Sailak, bertako lehenengo auzunearen eraikitzea amaitu zenetik mende bat betetzen denean Bilboko txoko berezi horren historia erakusten duen Iralaren ametsa ikus-entzunezko lana aurkeztuko du gaur.

Korrika maite dutenentzat hitzordua otsailaren 11n

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Korrikaren errepaso historikoa egiteko, bazkari berezi baten bueltan, sorpresaz betea, 'Korrikaren urtemuga-jaia' ospatuko dugu otsailaren 11n, Irungo Ficoba erakustazokan.

Aitortza eskatu dute nazien kontzentrazio eremuetan egon ziren euskaldunentzat

 Bilbo

Urtarrilaren 27a Holokaustoaren Mundu Eguna da, eta Frankismoaren Krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak eskaera luzatu die lau lurralde historikoetako foru aldundiei eta EAEko eta Nafarroako Legebiltzarrei nazien kontzentrazio eremuetan bukatu zuen Hegoaldeko 200 bat lagunei, "Holokaustoaren zati izan ziren horiei", aitortza egiteko adierazpena onar dezatela.

Gazteen Harrapazank programan izena emateko epea ireki da

 Bilbo

Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, berriro ere gazteentzako Harrapazank programa jarriko du abian. Euren talentua eta sormena erakutsi nahi duten 8 eta 18 urte bitarteko gazteek otsailaren 5era arteko epea dute www.harrapazank.eus orrian izena emateko. Horretarako, fitxa bete eta gurasoen berariazko baimena erantsi behar dute.

Marruka eta miauka 7Katu gaztetxeak 10 urte bete ditu

  Jendartea  Alde Zaharra

Bilboko Alde Zaharra berreskuratu eta indartu asmoz sortutako espazioak lehen hamarkada bete du. Orain arte eginiko bideari esker "zazpi katu baino gehiago" izatea lortu dutela azpimarratzen dute gaztetxeko lagunek. 

Sareren arabera 2017a "desblokeoaren urte erabakiorra" izango da bakea lortzeko bidean

  Politika  Bilbo

Herri honetan lor daitekeen "elkarretaratzerik handiena" izango da urtarrilaren 14an Bilbon Sare egitasmoak deitu duen manifestazioa Joseba Azkarraga eledunak aurreratu duenez. "Handia bai kopuruan bai aniztasunean". 100.000 pertsona batzea espero du Sare egitasmoak, "euskal gizartearen zati garrantzitsu bat", giza eskubideen defentsa "ideologia komuntzat" duena. 

Justice eta The 1975 dira BBK Live Jaialdiko azken baieztapenak

  Kultura-aisialdia  Bilbo

2017an besteak beste, Kobetamendiko zelaiak musikaz jantziko dituzte honako izar hauek: Depeche Mode, The Killers, Phoenix eta Two Door Cinema Club taldeek. Kartelaren parte dira ere Sundara Karma, Cabbage, Coque Malla eta Niña Coyote eta Chico Tornado donostiarrak, nazioarteko eszena elektronikoko DJ onenekin batera. Gaur, Justice eta 1975ek ere baieztatu dute jaialdian egongo direla.