2023ko Aste Nagusiko osteguna, abuztuak 24

uriola.eus 2023ko abu. 26a, 15:33

Amaiera geroz eta hurbilago izan arren, aurtengo jai eremuan antolatutako egitarauak ez du etenik. Hala, ostegunean txupinerak izan ziren antolatutako ekintza gehienen protagonistak.

Goizean, edizio desberdinetako txupinerak bildu ziren Areatzan. Bertan, “Txupinerei ongietorria” ekitaldia antolatu zuen Bilboko Konpartsen Federazioak. Era berean, ekitaldian Xabi Aburruzagaren “Txupinera” abestia aurkeztu zuten.

Arratsaldean, Arriaga Antzokiaren parean Lurdes Luqueri omenaldia egin zioten, txupinera eta konparten federazioko lehendakari izandakoa. Azkenik, ikurrinari omenaldia ospatu zuten.