Dena prest Elorrietako jaietarako

  Jaiak  Deustualdea

Dena prest Elorrietako jaietarako

Ostiraletik astelehenera, apirilaren 28tik maiatzaren 1era, Elorrieta jaietan murgilduko da. Adin guztiei zuzendutako egitaraua prestatu dute eta musika eta festa giroa ez dira faltako.

Hiru jai egun bete aurretik

  Jaiak  Deustualdea

Hiru jai egun bete aurretik

Bertsozalez eta bertsolariz bete zen atzokoan Done Petri parkea, Deustuko jai gune berria. Oholtzara igo ziren Deustuko bertsolariak eta Euskal Herri osoko punta-puntakoak. Ale bikainak utzi zituzten ehunka entzuleren gozamenerako. Gaurtik igandera gozamenerako beste hamaikatxo aukera izango da Deustuko jai herrikoetan. 

Gaur hasi eta bi astez Deustu jai giroan murgilduko da

  Jaiak  Deustualdea

Gaur hasi eta bi astez Deustu jai giroan murgilduko da

Berbaizuk botako duen pregoiarekin eta ondorengo txupinarekin abiatuko dira gaur, Deustuko jaiak. Auzoa gogotsu dago eta gaurtik hilaren 26ra bitartean, ez dira faltako adin guztiei zuzendutako ekintzak eta jai giroa.

Done Petri parkean ere jai gunea izango da aurten

  Jaiak  Deustualdea

Done Petri parkean ere jai gunea izango da aurten

Botikazarreko jai gune hotzetik Deustuko bihotza den Done Petri ingurura jai gunea eramatea izan da Jai Batzordearen erronka azken urteetan. Udalarekin eta Espazio Publikoaren Erabilerarako Bulegoarekin izandako adostasun falta izan da traba orain arte. Aurtengoan, berriz, “uste baino errazagoa” izan da baimenak lortzea Jai Batzordeko kideen arabera.

Kolorea eta mozorroak nagusi Santutxun

  Jaiak  Santutxu

Eguraldi txarra, oso txarra iragarrita bazegoen ere, ez zen hainbesterako izan azkenean. Santutxuko auzotarrek euriarekin kikiltzen ez direla erakutsi zuten beste behin.  

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Eguzkipean ospatu dituzte bilbotarrek inoizko aratusterik jendetsuenak

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Jai gunea zabaldu zuen berriz ere Bilboko Jai Batzorde Mistoak hiri erdigunean. Eguzkia lagun, bilbotar asko hurbildu ziren aratusteez gozatzera eta parte hartzera, tradizio bihurtzen ari den eredu honen eskutik. Larunbateko egitarauaz gain, ostegunetik atzora arte hainbat ekitaldi egin dira bilbotar guztien gustua asetzeko.

Agur sardinari, agur Aratusteei

  Jaiak  Bilbo

Agur sardinari, agur Aratusteei

Aratusteen azken eguna iritsi da Bilbo erdigunean. Gaur bilbotarrek penatuta eta triste sardinari kalejiran lagunduko diote erre aurretik. 

Bilboko aratusteak azken txanpan

  Jaiak  Bilbo

Musika, mozorroak eta gastronomia nagusitu dira aurtengo inauterietan. Eguraldi onak lagunduta, jendetza bildu da asteburuan Bilboko kaleetan, jai giro paregabeaz gozatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Gastronomia eta Aratusteak bat egininik Plaza Barrian

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Aratusteek Bilboko Plaza Barria bete zuten atzo Pontxe eta Torrada lehiaketaren VI. lehiaketarekin Gozogile, tabernari, konpartsa zein banakoek, 90 parte-hartzailetik gora izan du jada tradizio bihurtu den Aratusteetako Pontxe eta Torrada lehiaketak. Urtetik urtera handiagoa da lehiaketaren arrakasta, eta baita parte-hartzaileen maila ere eta, ondorioz, zail izan dute aurten epaimahaia osatzen duten Bilboko Konpartsa eta […] Leer más

Inauteri borobilak

  Jaiak  Deustualdea

Inauteri borobilak

Aurtengoak inauteri borobilak izan dira Deustun, eta ez Aratusteen 40. urteurrenagatik bakarrik. Herritarren parte-hartze eta gogoagatik eta sortu den giro ederragatik baizik. Dena alde izan dute, eguraldia bera ere.

Kopla Txikien Lehiaketak estreinatu ditu Bilboko Aratusteak, musika, mozorro eta ironiaz beterik

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Mozorroz jantzi da Zabalguneko Eraikina, Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketan Ehundik gora parte-hartzaileek hartu zuten larunbatean Zabalguneko Eraikina, Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketa berriaren hirugarren edizioan. Oholtzatik barreiatu zituzten ironia, sarkasmo, kritika sozial eta politikoa eta, batez ere, umore dosi handiak; hala, Bilboko Aratusteen osagai nagusiak musika, koreografia eta mozorro koloretsu eta ikusgarrien sorta ederrekin nahastu […] Leer más

Bilboko Aratusteak badatozela ospatu genuen atzo Erriberako Merkatuan

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Bilboko Aratusteak benetako Aratuste handiak izateko lanean dabiltzan eragileak elkartu ziren atzo lankidetza hori indartzeko eta elkarren berri izateko Erriberako Merkatuan. Asteburuan baituko dira aratusteak kopla txikien lehiaketarekin (larunbata) eta pontxe eta torrada banaketarekin (igandea). Bazetozela behin eta berriro esan digute eta jadanik gainean ditugu Bilboko 2017ko aratusteak. Atzo, Erriberako merkatuan bildu ziren Bilboko aratusteak posible egiten duten eragile guztiak. Erriberako merkatuko arduradun eta komertzianteetatik hasita, Jai batzorde mistoa […] Leer más

Mozorroa jantzi eta dibertitu

  Jaiak  Bilbo

Mozorroa jantzi eta dibertitu

Gaurtik igandera arte Deustu, Errekalde, Otxarkoaga, San Inazio, Ibarrekolanda eta Kastaños auzoetan aratusteak ospatuko dituzte. Horretarako beren-beregi jarduera piloa antolatu dituzte. Mozorroa jantzita dibertitzea helburu. 

Bilboko Aratusteak, abordatzerako prest!

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Bilboko Aratusteak, abordatzerako prest!

Ibaizabalgo itsaslapurrez mozorrotuta, Aratusteen egitarau zabala aurkeztu dute gaur Bilboko Jai-batzorde mistoaren kideek, Bilboko Itsas Museoan. Bertan izan dira Itziar Urtasun Jimeno, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia, eta Bilboko Konpartsetako ordezkariak, besteak beste.

Eta Deustuko Inauteriak sortu ziren

  Jaiak  Deustualdea

Eta Deustuko Inauteriak sortu ziren

Gaur egun ezagutzen ditugun Deustuko Inauteriak 1977an sortu ziren, duela 40 urte. Bihotz Alai folklore taldea izan zen Aratusteen sustatzaile nagusia. Lehen urte hartan, taldekideez gain inor gutxi mozorrotu zen Deustun. 

Bilboko Aratusteak 2017

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

2017ko Aratusteak otsailaren 18tik otsailaren 27ra ospatuko dira. Adin eta gustu guztietarako proposamenak batzen dira. Jai herrikoi, parte-hartzaileak eta kaotiko xamarrak dira, ezinbestean. Aurreko asteburuan hasten dira, zapatuan Kopla Txikien lehiaketarekin larunabatean (otsailak 18)eta domekan , (otsailak 19) Plaza Barrian egiten den Pontxe eta Torrada lehiaketarekin. Otsailak 25, Aratuste-zapatua, egunik handiena izango da eta bi […] Leer más

The post Bilboko Aratusteak 2017 appeared first on Bilboko Konpartsak.

Galdera gehiago Bilboko Aratusteak ezagutzeko

  Jaiak  Bilbo

Ane Zabala eta Galder Perez 2016ko Farolin eta Zaranbolas Bilboko Aratusteen Lehiaketara aurkeztu dira Aratusteen ereduaz zenbat dakiten probatzeko. Galdera gehiagori erantzun behar izan diete lehiaketako bigarren zati honetan. 

'Sardinita' kartelak iragarriko ditu 2017ko Bilboko aratusteak

  Jaiak  Bilbo

'Sardinita' kartelak iragarriko ditu 2017ko Bilboko aratusteak

Bilboko 2017ko Aratusteetako Kartel Lehiaketaren barruan 'Sardinita' kartela aukeratu dute aurtengo Aratusteak iragartzeko. Aratusteak otsailaren 23tik 28ra bitartean ospatuko dira aurten.

Las Tea Party DJ's eta Jon de Miguel ostalaria izango dira aurtengo Farolin eta Zaranbolas

  Jaiak  Bilbo

Las Tea Party DJ's eta Jon de Miguel ostalaria izango dira aurtengo Farolin eta Zaranbolas

Jai Batzordeak Bilboko Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak aukeratu ditu: Farolin eta Zaranbolas. Aurten, Las Tea Party DJ's eta Bilboko Plaza Nueva Plaza tabernako ostalaria Jon de Miguel izango dira Farolin eta Zaranbolas, hurrenez hurren.

Agate deunari kantatzeko eztarriak eta makilak prest

  Jaiak  Bilbo

Agate deunari kantatzeko eztarriak eta makilak prest

Alde Zaharrean, Santutxun, Deustun, Zorrotzan... Bilboko auzo askotan bilduko dira txiki zein handi Agate deunari abesteko. URIOLAk hainbat hitzordu bildu ditu.