Asteburu honetan emango zaie hasiera Zorrotzako jaiei

uriola.eus 2023ko ira. 19a, 10:56
Argazkia: Zorrotzako Jai Batzordea

Irailak 22 eta urriak 1 artean ospatuko dira aurten jaiak.

Festen hasiera, ostirala 22

Egitarau zabala aurkeztu du Zorrotzako jai antzokiak, ostiralean 19:00etan kuadrilla eta fanfarrien jaitsiera Zazpi Landatik, 19:45ean pregoia eta txupina Luiseteren eskutik, Zabalgarbi Zorrotza areto futbol taldearen 25. urteurrena ospatzeko, txosnen irikiera 20:00etan izango da, umeentzako berbenaren hasierarekin batera, XAIBORren eskutik, 20:30ean kalejira eta dantzialdiak eta kontzertuak izango dira 20:00etatik 22:30etara (DJ KOOR Jotabe tabernan, DJ MARITO Madness kafetegian, OSTIKADA taldea gaztetxean eta DJ gaua txosnagunean 22:30etatik aurrera)

Larunbata 23

Larunbateko egitaraua 9:00etan hasiko da artisau azokarekin, 10:00etan arrantza topaketa eta arrantza tresnen erakusketa eta salmenta 15:00rak arte Zirgarien kaian, 11:00etan umeentzako kalistenia eta 12:00etan helduentzako kalistenia baita ere, Txinbo parkean, 12:00etan bigarren eskuko azoka, 12:30ean vermouthpoteoa Santer tabernatik, 12:30ean herri kirolak eta Zorrotzako argazki gynkana, 13:00etan tortilla lehiaketa, 13:00etan igel-toka txapelketa, 14:15ean izango da tortillen aurkezpena  eta 14:30ean tortilla leihaketaren sari banaketa.

Arratsaldean, 15:00etan herri bazkaria, 17:00etan haurrentzako jolasak, 17:30ean Xaukena elektrotxaranga,  17:45ean futbola (KASTRETXUA – BALMASEDA) kiroldegiko futbol zelaian, 18.00etan koadrillen jolasak, eta 19:00etatik aurrera kontzertuak (19:00etan DJ VELAS  La Bomba tabernan, 20:00etan DJ SITO Jotabe tabernan, 20:30ean DJ JULEN Iker kafetegian, 21:00etan musika emanaldia, 22:00etan MIKEL RODRIGO El Otro tabernan, 22:30ean PAN DURO, BAJOS FONDOS eta DJ VELAS gaztetxean eta 23:00etan VERSUS berbena txosnagunean.

Igandea 24

11:00etan putxera txapelketarako izen ematea hasiko da, 12:00etan bertso saioa (Igor Elortza, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi), 12:30ean babarrun pintxopotea Compostela tabernan eta 13:00etan La Bomba tabernan, 13:00etan triki-kalejira izango da, 13:00etan putxeren aurkezpena kioskoan, 14:30ean putxera leihaketaren sari banaketa eta, amaitzeko, 15:00etan, herri bazkaria.

Astelehena 25

11:00etan 60 urtetik gorakoentzat igel toka, petanka eta dardo txapelketak eta ondoren pilates saioa Body Fit gimnasioan. Guztientzako egitaraua 18:00etan hasiko da futbolin txapelketarekin Madness tabernan eta amaitzeko txorizada Compostela tabernan.

Asteartea 26

11:00etan 60 urtetik gorakoentzat ibilaldi osasuntsua azoka plazatik, 11:00etan baita ere Grim anaien parkea antzerkia, Erre produkzioen eskutik, arratsaldean 18:30ean eskupilota erakustaldia eta 19:00etan txokolatada.

Asteazkena 27

11:00etan 60 urtetik gorakoentzat mahai jolasen txapelketa eta 12:30ean pilates klase irekia Body Fit gimnasioan, guztientzat 17:00etan taekwondo erakustaldia, 18:00etan bitsa festa eta 19:00etan morcillada.

Osteguna 28

11:00etan 60 urtetik gorakoentzat bisita gidatua Munoa parkera azoka plazatik, guztientzat 18:30ean dakizuna egin, 19:30ean pintxo rock, El Show de José eta Pan Duro Arrigorri mesoian eta 20:00etan dantzaldia (DJ RULL feat. PATXA AMAMA).

Ostirala 29

12:00etan 60 urtetik gorakoentzat osasunerako ariketak Bizifitnesen, 18:00etan guztientzat erlojuaren aurkako probak, 19:00etan hirugihar-jana, 19:30ean kalejira Despiste Fanfarriarekin, 20:30ean DIVERSION ROCK taldearen kontzertua Madnes tabernan eta amaitzeko, 23:00etan, KRESALA berbena.

Larunbata 30

11:00etan helduentzako Woda bikoteka, 12:30ean vermouthpoteoa Santander tabernatik hasita, 13:00etan magia ikuskizuna TXAN MAGOAren eskutik, 13:30ean babarrun pintxopotea El Otro tabernan, 17:00etan euskal dantzen agerraldia Ibai Arte dantza taldearen eskutik, 17:00etan baita haurrentzako jolasak, 17:45ean emakumezkoen futbola (ZAZPI LANDA – PEÑA ATHLETIC) kiroldegiko futbol zelaian, 18:30ean sandwich lehiaketa eta sari banaketa 19:30ean, 19:00etan 80. hamarkadako musika emanaldia DJ VELASen eskutik La Bomba tabernan, 19:30ean kontzertua (Pan Duro eta lagunak  Biritxi tabernan), 20:00etan futbola (ZAZPI LANDA – ARANGUREN) kiroldegiko futbol zelaian eta 20:30etatik aurrera kontzertuak (20:30ean DJ JULEN Iker kafetegian, 20:00etan LA KLANDESTIDA El Otro tabernan eta 23:00etan LA TOKOKERA eta LA MALA PEKORA txosnagunean).

Igandea 1

11:00etan marmitako txapelketa, 11:15ean futbol txapelketa (ZORROTZA F.C. – PAULDARRAK), 12:00etan umeentzako tailerra eta egurrezko jokoak frontoian, 12:30ean marmitako pintxopotea Compostela tabernan eta 13:00etan La Bomba tabernan, 13:00etan erraldoiekin kalejira, 13:00etan marmitakoaren aurkezpena, 14:30ean sari banaketa, eta amaitzeko 15:00etan herri bazkaria eta 16:30ean Auzo Aktibe kirol-txapelketa.

Erasorik gabeko jaiak

Zorrotzako Jai Batzordeak azpimarratu du haien sare sozialen bidez Zorrotzako auzoa libreki maitatzeko espazioa dela, emakume, LGBTIQ+ zen pertsona arrazializatuekiko erasorik zein indarkeriarik ez dela onartuko, eta erasorik gerta ezkero txosnagunean laguntza esakiniko zaiola behar duenari.